
Ostiralean, 20:00etan, ‘Beasain Mitoen Bihotzean: Basajaun eta Mariren etorrera’ antzezlana egingo du Ekaitz konpartsak, Jesus Garciak berritu dituen bi erraldoiak aurkezteko.

Hegialdeko jaien 50. urteurrenak bultzada eman diote auzo elkarteari. Ospakizunari begira jarrita daude, eta Sonia Manso lehendakariak aurreratu ditu prestatzen ari diren ekintzak.

Euskal Herriko zirkuituan buru-belarri dabil lazkaotarra, eta gustura dago lortutako emaitzekin. Gaur-gaurkoz, zirkuituko bigarren postuan dago emakumeen artean.

Gari Ugarte txirrindulari legazpiarrak urtea osatuko du Euskaltel-Euskadi talde profesionalean, balantze onarekin.

Urtarrilean, Zaldibia inguruko kobazuloak miatzen hasi ziren Sukia eta Karrera, eta jada ia 30 kobatan ibili dira. Aurrez informatzea «beharrezkoa» dela iritzi diote, eta kobazuloetan tentuz jokatzeko eskatu dute.

Azken hamarkadan mendiko eskiko euskal selekzioko hautatzaile izan da Alzelai legazpiarra. Hark entrenatu ditu Euskal Herrian inoiz izan diren mendi eskiatzailerik onenak. Baina karguan jarraitzeari uko egin dio.

Lehenengo finalaurrekoan ariko da Aizpea Garmendia gai-jartzaile lanetan, urriaren 24an, Larraun-Lekunberrin (Nafarroa), 17:00etan, Plazaola kirolgunean.

Urriaren 11n kantatuko du Nerea Elustondo legazpiarrak Agurainen, 17:00etan, Lezao kirolgunean.







