Lehen fasearen lizitazio-aurrekontua 437.905,92 eurokoa da. Pasealekua hilerritik Lartxai Elkarteraino egingo dute.


Kontzertuak 19:00etan hasiko dira skate parkean. Ondoren, DJek Malantza tabernan jarraituko dute. Dohainik da.

Euskal Herriko zirkuituan buru-belarri dabil lazkaotarra, eta gustura dago lortutako emaitzekin. Gaur-gaurkoz, zirkuituko bigarren postuan dago emakumeen artean.

Mikel Jauregi Industria Sailburuak dio ez dutela Aralar Natura Parke babestuari kalte egingo dion jarduerarik baimenduko.

Euskaberri baserrien bideragarritasuna, baserritarren ongizatea, animalien zaintza eta ingurumen-inpaktua murriztea goraipatu zien.

Kilometroak jaiak "euskararen, auzolanaren eta Ikastolen indarra" erakutsi duela adierazi dute Lazkaoko gaurko festaren antolatzaileek.

Hamabosna laguneko 23 talde lehiatu dira euskal herri kiroletan eta jokoetan, goizean zehar. Guztiek ikastolako estalpean bazkaldu dute.

Ia mila herritar elkartu dira boluntario lanak egiteko Kilometroak festaren inguruan, Lazkao bertakoak batzuk, kanpotarrak beste batzuk. Era askotako zereginak dituzte.

Kilometroen edizio berezia da aurtengoa, 50. aldia izateaz gain, sorburura itzuli delako. Mende erdiko historia 'Denboraren tunela' deituriko kale-instalazioetan erakutsi dute.

Bost taldek jo dute Aho Lehor Fest jaialdiaren seigarren edizioan.

Zaldibiako festetako bigarren asteburua, Baserritarren Eguna eta Euskal Herriko 43. Gazta Txapelketa Idiazabalen, VI. Aho Lehor Fest musika jaialdia Lazkaon, Igartubeitiko 25. Sagardo Astearen ekitaldiak, hitzaldiak, ikuskizunak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Gernika-Palestinak ehundik gora elkarretaratze antolatu ditu gaurko Euskal Herrian, «genozidiorik eta gerrarik ez» esateko. Goierrin hainbat deialdi daude.

Ernai gazte antolakundeak elkarretaratzeak egin zituen 30 herritan. Lazkaon Goierriko elkarretaratzea egin zuten.

Ernaik goierritarrei egin die deialdia Lazkaoko plazan, gaur, 19:00etarako.

500 euroko balioa duten bi opor-txe banatuko dituzte, Ediren Bidaiak-en eskutik.

Bost ikastola: Legazpi, Ordizia, Urretxu-Zumarraga, Beasain eta Lazkao. 14 eta 16 urte bitartekoentzat lehiaketa da, talde lana eta sormena sustatzeko.

50. Kilometroak Lazkaon, Festak Zaldibian eta Zumarragako Etxeberria auzoan, Ezkioko Herri Festa, IX. Asteburua solidarioa Legorretan, 30. Asteburu Mikologikoa Legazpin, ikuskizunak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Taldeak osatu badira ere, oraindik badira lekuak C2 mailako taldean. Ostegunetan izango da, 17:30etik 20:0era, Ordiziako euskaltegian.

Maddalen Castejon beasaindarrak irabazi du Hitzakideen lehen saria eta Beñat Arribas idiazabaldarrak Hitzakideen bigarrena. Irakurleen boto bidezko saria Noemi Insausti beasaindarrarentzat izan da. Sari banaketa ostegunean, urriak 1, izango da Lazkaoko Biziolan, 19:00etan.
