
19 urtez azpikoen selekzioarekin Madrilen izango da futbolari ordiziarra, urriaren 6tik 13ra bitartean.

Albisu bere hamaseigarren denboraldia amaitzear dagoenean jakinarazi du albistea Baikok.

Etxe inguruan entrenatzen ari zela izan zuen erorikoa, asteazken goizean. Hausturak Lombardiako Tourrean lehiatzea eragotzi dio eta amaitutzat eman behar izan du sasoia.

Beasaingo haur eta nerabeen diagnostikoa aurkeztu dute nerabeei zuzendutako Gazteleku berrian. Udalaren etorkizuneko politikek zeharkako ikuspegia behar dutela da ondorioetako bat.

Kuzturrutzu baserri parean gertatu da istripua; kotxe bat zelaira sartu da eta albo batera irauli da. Suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria autotik, larri zaurituta.

Idiazabal Gazta Jatorri Izendapen Babestuaren kontseiluaren Batzar Orokorra egiteaz gain, sektoreari dagozkion zenbait gai jorratzeko eta erronken inguruan hausnartzeko bildu dira.

‘Zeruak eta Sabaiak’ diskoa bederatzi abestiz osatuta dago. Biharko kontzertuaren ondoren, Donostiako Tabakaleran joko dute urriaren 10ean eta 11n.

Ostatua kudeatzeko lizitazioa martxan da, eta dagoeneko hamalau kudeatzailek aurkeztu dute proposamena. Urriaren 13a izango da azken eguna.

09:00etan alebin mutilen txanda izango da, 10:15ean alebin neskena, 11:30ean benjamin neskena eta 12:30ean benjamin mutilena.

Txillida Lantokian dago ikusgai, eta ostiralean, larunbatean eta igandean egongo da irekita. 1972ko Legazpi erakusten duen ikus-entzunezkoa ere ikusi daiteke bertan.

Taldeak osatu badira ere, oraindik badira lekuak C2 mailako taldean. Ostegunetan izango da, 17:30etik 20:0era, Ordiziako euskaltegian.

Hika Teatroaren 'Makil hotsak' ikuskizuna bihar izango da, 19:00etan, Erauskin plazan. Ondoren, solasaldia izango da Bilboko KEM-MOC Antimilitarista taldeko Asier Amezagarekin.

Maiatzaren 1ean egingo dute Txapelketa Eguna ospakizuna, eta finala maiatzaren 10ean izango da.

Herritarrek egindako proposamenen artean aukeratu dituzte hamabi hilabeteetako irudientzako lekuak. Miren Urtzelaik irabazi du zozketako saria.

Bi mendi lasterketak urriaren 18an egingo dira aurten, igandearekin. Antolatzaileek ibilbideak erakutsi nahi dizkie partaideei larunbat honetarako, urriak 3, egindako hitzorduarekin.

Solasaldia izango da emanaldiaren ondoren, Patxi Bisquert zuzendariarekin.



