
Ezkioko Anduagako Santa Lutzi auzoan San Pedro festak ospatzen ari dira. Txikitasunetik, auzotarrak elkartzeko eta festa egiteko aitzakia dira egunok. Herri bazkaria, dantza erakustaldia eta toka lehiaketa egin dituzte gaur. Arratsean, Laket musika taldeak joko du.

Herriko konpartsaren eguna ospatzen ari dira. 11 kideko erraldoi familiako 7 atera dituzte gaur.

Beroa eta ibilbide azkarra izan dira Lazkaon gaur jokatu den lehenengo mendi karreraren ezaugarriak. Inklusioaren pizgarriarekin, 211 korrikalarik parte hartu dute bi probetan.

Ekainaren 30ean 95 urte beteko dira lehen agerraldi haietatik. Meza 12:30ean izango da Santa Lutziko elizan, eta bazkaria 14:00etan Topa jatetxean.

Lanuzteekin irailera arte jarraituko dute errelebo bakoitzeko bi orduz astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Eneko De Carlos ordiziarrak eta Diamantino Piqueras beasaindarrak jokatzen dute taldean. Axier Borrego ordiziarra da entrenatzailea.

Haritz amerikarrak dauden basoaren kontserbaziorako neurria izan da. Oianguko zelaian dauden parrillak "momentuz mantentzea" erabaki du udalak.

Udalaren bueltan osatutako Hezkuntza Mahaiko kideek herriko eskolaz kanpoko jardueren eta eskolako irteeren errealitatea aztertu dute amaitu berri den ikasturtean, eta hurrengorako lan ildoak zehaztu dituzte.

San Pedro festak Mutiloan, Beasaingo Arriaranen eta Ezkiagan, eta Ezkioko Santa Lutzin, 28. Gazte Festak Zaldibian, Zumarragako Santa Isabel festen haurren asteburuan, Mitoaldiko bi ekitaldi Ataunen, Ordizia Rugbyren Garagardo azoka, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Duela bi aste Olaldetik Miranda baserrirako tartean bazter-babesak jartzeko hasi zituzten lanak bukatzeko itxiko dute.

Ekainaren 30a da izena emateko azken eguna. Legazpin eta Zumarragan daude zentroak.

Uztailaren 4an izango da eta San Adriango igarobidean azken urteetan egin diren aurkikuntzak bertatik bertara ikusteko aukera izango da Aranzadiko teknikarien eskutik.

Herritarrek bidalitako proposamenen artean lau izan dira aipatuenak. Uztailaren 1a da bozkatzeko azken eguna.

Bihar, eta hurrengo asteko astelehenean eta asteartean 13:00etatik 17:00etara ere zabalik egongo da.

Txupinazoaren aurretik, I. Ezkiagako Frontenis Txapelketako finalak jokatuko dituzte. Astelehenean hasi zen txapelketa; senior taldean hamahiru bikotek eman dute izena, eta haurretan lau bikotek.

Kale Nagusian hasiko dute dantza saioa 19:00etan, eta plazan amaituko dute. Elustondo anaia-arreba trikitilariak izango dituzte lagun.

Legazpiko Mirandaola Burdinola eta Ezkioko Igartubeiti baserri museoak bat egingo dute Urola Garaia Turismoaren ekimen honetan.


