
Ibilaldia eta topaketa gastronomikoa eta afari merienda egin dituzte 'Ongi etorri Zegamara!' egitasmoaren baitan.

19:00etatik 20:00etara, Ahantzi taldearen erromeria izango da plazan, eta gauean ere talde berak jarriko dio musika eta dantzarako aukera ospakizunari.

Goizeko ekintzen ostean, arratsaldean Sakatu elektrotxarangaren txanda izango da, 18:00etatik 21:00ak arte. Gauean ere musika izango da protagonista.

Haurrentzako marrazki tailerra eta Urdaneta taldearen dantza saioa izan dira goizeko ekintza nagusiak. Arratsaldean, mus txapelketa eta musika taldeak izango dira.

37. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia eta 23. Leire Contreras Memoriala jokatu dituzte. Klub desberdinetako 80 igerilari inguruk parte hartu dute: Aloñamendi, Ordizia-Lazkao, Buruntzaldea eta Hernaniko taldeetakoak.

Cofidis taldeko Alex Aranburu txirrindulariak liderraren elastikoa jantzi du. Igandean amaituko da itzulia.

Ordizia Rugby Elkarteak Suso Romerok ez zuela jarraituko iragarri ondoren, gaur jakinarazi du Simone Ragusi izango dela entrenatzaile berria. Ordiziako kirol proiektua “indartzera” datorrela azaldu du klubak.

Sanjoanak Olaberrian, Seguran, Ataungo Arrondon, Legazpiko Telleriarten eta Ordiziako Otegienean, Korrontziren 'Mundua dantzan' Zumarragan, XIV. Garagardo Azoka Itsasondon, Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen 24. urteurren festa, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Herri bazkarirako txartelak hilaren 23ra arte egongo dira eskuragarri udaletxean. San Pedro eguneko tortilla patata lehiaketan parte hartzeko izen ematea ere, hilaren 23an itxiko da.

15:00etatik aurrera zabalik egongo da igerilekua gaurtik. Larunbat goizean irekitzekoak ziren arren, eguraldiaren prebisioak eragin du aurreratzea.

Astelehenean hasi eta irailaren 14ra arte, ordutegi berria izango du: 10:00etatik 13:00etara. Abuztuaren 10etik irailaren 4ra, berriz, itxita egongo da.

Ekainaren 21ean egingo dute ZerainLabek antolatuta.

Behaketa bost urtetik behin egiten da eta aurtengoa, irailean egingo da.

Igandean eta asteazkenean dituzte festa egunak.

Enrique Pardok eta Aitor Mechanek plater bana jaso dute opari.

Ekainaren 27an eta 28an egingo dute. Parte hartu nahi duenak ekainaren 23ko bilerara joan behar du.

