Gizartea

Merkataritza

‘Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?’ kanpaina abiatuko da bihar

Herriko saltokietan gastatzeko 2.000 bonu aterako ditu udalak. Denera Lazkaoko 58 saltokitan ahalko dira bono horiek gastatu.

Manex Usarralde Garmendia

Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia Astea aurkeztu dute

Irteera, dokumental emanaldia, hitzaldia, argazki lehiaketa, erakusketa, bisita gidatuak, parkea eta feria izango dira.

Eskola garraioa

LAB sindikatuak EAEko hainbat eskualdetako eskola garraioan izandako murrizketak salatu ditu

Ordiziako Oianguren ikastetxeko komunitateak eta Zaldibiako gurasoek abiatutako protestak eta Plentziako eskola publikoko guraso elkarteak plazaratutako salaketak jarri ditu adibidetzat. Hezkuntza Sailari "lehenbailehen arazoari konponbidea eman diezaion" eskatu dio.

Iñaki Gurrutxaga
Greba orokorra

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak grebari buruzko bilerak egingo ditu

Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Zaldibian eta Zumarragan izango dira bilerak datozen egunetan.

Legazpik bat egin du bularreko minbiziaren nazioarteko egunarekin

Katxalin elkarteak hitzaldi bat, pintxo-pote solidarioa eta diru bilketak antolatu ditu datozen egunetarako, eta udalak begizta arrosa jarriko du udaletxeko balkoian, eta gauez kolore arrosarekin argiztatuko ditu eraikineko fatxadak.

Aterpean ospatu da aurtengo kulturen arteko eguna

Eguraldiak baldintzatu zuen larunbatean Legazpin bizi diren kanpoko jatorriko herritarren topaketak, eta Azokan eta Urbeltz pilotalekuan ospatu zen festa.

Hilketa matxista

Talde feministek deitutako elkarretaratzeak

Bihar Beasainen 13:00etan eta Legazpin 18:00etan izango dira eta astelehenean Lazkaon, 19:00etan. Baionan (Lapurdi) bortxatua izan zela salatu zuen emakume batek bere buruaz beste egin du.

EHKOlektiboa

Mantangorria, Euskal Herriko agroekologiaren bidelagun

Ordiziako Plaza Nagusian Euskal Herriko agroekologia kolektiboaren azoka eta topaketa egiten ari dira. EHKolektiboaren ikur izango den Mantangorria aurkeztu dute.

Ikasgelan ikasturtea hastera doa

Astelehenean irekiko du udalak ikasleei zuzendutako zerbitzua, eta egunero egongo da zabalik, uztailaren 9ra arte. Txartela bihartik aurrera eskatu ahal izango dute.

Argazkilaritza

Ataungo 22. Argazki Rallya jokatuko da igandean

Udaletxera joan beharko dute argazkizaleek 09:00etarako, eta han jakinaraziko diete gaia.

M. Usarralde
Ikastaroak

Egur tailla eta pintura ikastaroan lekua dago oraindik

Bi ikastaroak hasita daude, baina tokia dagoenez, izena emateko aukera dago.

Argazki lehiaketa

Noemi Insaustiren 'Uraren isla' publikoaren sariaren irabazle

Suitzako Bachalpsee lakuan ateratako argazkiak jaso ditu irakurleen boto gehien. Argazki lehiaketako bi sari nagusien epaia astelehenean jakinaraziko du GOIERRIKO HITZAk.

Goierriko Hitza
Mugikortasuna

Juanastegiko bidegorria luzatzeko lanak hasi ditu udalak

San Ignazio auzoko aldaparaino luzatuko dute, eta eremua egokitu ondoren, 22 aparkaleku plaza sortuko dituzte. Lurkide enpresa ari da lanak egiten.

Ongizatea
Etxebizitza

Legazpiko Berdeak taldeak Udal etxebizitza plana aktibatzeko eskatu du

Etxebizitza Mahaia "premiaz" deitzeko eskatu diote Udal Gobernu Taldeari.

Zaintza

Zaintza lanetan dabiltzanen errealitatea ezagutzeko galdetegia

Galdetegia anonimoa eta konfidentziala da, eta jasotako informazioak zaintza-lanak egiten dituzten pertsonen beharrak identifikatzen eta etorkizuneko udal-jarduerak bideratzen lagunduko du.

0987 izan da Garagardo Festako zozketan irabazlea

Ataunera joan da 110 garagardoz osatutako saskia.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa