Osasun Sailaren arabera beste 36 kasu atzeman dituzte Goierrun. Legazpik, Beasainek, Lazkaok eta Zumarragak dituzte positibo berri gehien.
Mendi igoera bateratua antolatu du euskal preso, iheslari eta deportatuen Sare herritarrak. Urriaren 3an zen egitekoa, baina eguraldi txarragatik atzeratu zuten. Aurrez izena eman behar da
Osasun Sailaren arabera 50 kasu gehiago agertu dira Goierrin, erdiak baino gehiago Legazpin, Urretxun eta Zumarragan. Hamasei herri daude 400eko tasaren gainetik.
Bost mila biztanletik gorako sei herriez gain, Ataun, Gabiria, Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia daude eremu gorrian, eta horrenbestez, murrizketekin. Ataun eta Gabiria sartu dira zerrendan; Olaberria eta Zegama, berriz, atera egin dira.
Osasun Sailaren arabera 110 positibo gehiago atzeman dituzte asteburuan Goierrin. Zumarragan, Legazpin eta Urretxun daude kasurik gehienak.
Gipuzkoako Talde Naturazaleen antolakuntzak deituta, protesta egin dute Donostian, aldundiak "bioaniztasunaren eta naturaren kontserbazioari uko" egin diola salatzeko
48 positibo atzeman dira, hiru egunez 50etik gora ibili ostean. Intzidentziak hamaika puntu egin du gora, 888ra arte.
Beste 50 kasu atzeman dira eskualdean, baina intzidentziak beheraka jarraitzen du. Legazpiren kasua da kezkagarriena, azken lau egunetan 67 kasu atzeman baitira
Ordizian, Beasainen eta Zumarragan hitzaldiak egingo dituzte datozen egunetan. Manifestazioa Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko da.
Madrilgo kongresuak ontzat jo du Eusko Legebiltzarraren lege proiektua. Jon Gartzia ASVIAMIEko kideak «pauso oso garrantzitsua» eman dela nabarmendu du.
Beasaingo Amets Descanso dendan aitzindariak dira atseden ekologikoaren arloan. Atentzio eta eskaintza pertsonalizatua eskaintzen dute, zure beharretara egokitutako atsedenerako ekipoa aurki dezazun.
Aldundiaren Aste Santuko turismo kanpainan parte hartuko dute @ehfurgo eta @chalo84 goierritar instagramerrek. Egun baterako plana proposatuko du bakoitzak.
Gaur gauetik aurrera, udako ordutegian sartuko gara. Goizaldeko 02:00etan, ordulariak ordubetez aurreratu eta 03:00ak izango dira.
Eguerdian CAFen sarrera nagusian egin dute Enpresa Batzordeko kideek. Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Urretxu-Zumarragan, Itsasondon, Ataunen eta Seguran iluntzean egingo dituzte.
Laino eta euri zaparradak aldenduta, ostarteak eman diote hasiera udaberriari
Merkataritza-sarerako ez diren etxeetako oilategi eta haztegiek berri eman behar diete erakundeei, hegazti gripea deritzon 'Influenza' birusaren gaixotasuna ez zabaltzeko neurriak har ditzaten.
Enirio-Aralarko Mankomunitateak zortzi artzain txabolaren emakida publikoa atera du. Hamar urterako erabilera izango dute. 43 txabola daude Aralarren, artzaintzarako bideratuta.
Igoera bertikalean, atzetik aurrera joan da eta hamaikagarren postuan sailkatu da.
Sasieta mankomunitateak pilentzako 23 edukiontzi zaharberritu ditu Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan. Urtean 8 tona pila biltzen dira Sasieta mankomunitatearen eremuan.