Goierriko Basabe eta Emaneurre garagardoekin batera, Santa Clara, Pater 6, Hefe Weissbier eta Krombahcer garagardoak dastatzeko aukera izango da.
Maddi eta June Aiestaran ahizpak eta Maide Garmendia ariko dira aurreneko faseko azken saioan. Idiazabalen Peritzek irabazi zuen ostegunean, eta Odei Lopez legorretarra nagusi Getarian.
Areto futboleko Gipuzkoako Lehen Mailara igotzeko postua dago jokoan. Azkoitiko Ttakun taldearen aurka lehiatuko dira ostiralean, 21:30ean. Partida bakarrera da. Autobusa antolatu dute Legorretatik.
Ostiralean 19:00etan jarri dute hitzordua, plazan.
Gipuzkoako lau parke naturaletatik bi Goierrin daude. Ekainaren 2an Aizkorri-Aratzen egingo dute ospakizuna, eta ekainaren 16an Aralarren.
Pikua erre dute eta agur esan diete Azintzio jaiei legorretarrek.
Giro eguzkitsua eta festarako gogoa, eta bazkaltzeko, paella. Mozorro eguna dute gaur Legorretan. 40. Paella txapelketan 17 talde aurkeztu dira, eta epaimahaiaren iritziz Txiribi taldeak egin du goxoena.
A multzoko azken kanporaketa ere jokatu da Mutrikun, eta lau dira multzo horretatik bigarren itzulira pasa diren Goierriko bertsolariak.
Legorretarrak 307 puntu eskuratu ditu. Idiazabalgo saioa Aner Peritzek irabazi du. Mikel Iturriotz eta Endika Igartzabal, laugarren eta bosgarren postuan sailkatu dira Idiazabalen.
Azintzio eguna ospatzen ari dira gaur legorretarrak. Arratsaldean soka dantza egin dute. Udal ordezkariak eta herriko eragileak elkartu ditu dantza sokak. Igandera arte ekitaldi ugari dituzte Legorretan.
Beasaingo Loinatz jaien bigarren asteburua, Zumarragako Eitzagako San Isidro jaiak, Zaldibiako Saturdi auzoko jaiak, Algaraka bakarrizketa lehiaketa Urretxun, helduentzako eta haurrentzako ikuskizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.
Beasaingo eta Legorretako festak, Gipuzkoako III. Erroten Eguneko ekitaldiak, Tahures Zurdos taldearen kontzertua Zumarragan, Kapela dantza Legazpin, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.
Bihar, maiatzak 10, izango du lehenengo kanporaketa, beste hiru bakarrizketalarirekin batera.
Maiatzaren 15a baino lehen Legorretarako mendiko bizikleta probarako izena ematen dutenek maillot berezia eskuratzeko aukera izango dute.
Arrasatearrak 361,5 punturekin irabazi du Legorretako antzokian atzo jokatutako saioa. Maialen Akizu urretxuarra bigarren eta Gorka Maiz gabiriarra laugarren geratu dira. Orion, Ane Beloki eta Aratz Igartzabal bigarren eta hirugarren izan dira.
Festak eta festak, horixe dakar asteburuak: Legazpin santikutzak, Ezkion sanmigelak, eta baita auzo festak ere Lazkaomendin, Itsasondoko Urkian eta Zegamako Olaberrin. Idiazabalen Gazta Azoka egingo dute bi egunez, eta Ordizian Artisau Garagardo azoka. Ikus Goierriko agenda albistean.
Azintzio jaietako emanaldia izango da. 19:00etan hasiko da.
Lide Urrestarazu ordiziarrak Alpeetako Saint Honoreko Skyracedesmatheysins lasterketan parte hartuko du. Aitor Zunzunegi eta Gaizka Lasa legorretarrek Tarragonan, Espainiako txapelketan.