Bestelakoak

Lazkaotik Beasainera sartzeko bidea itxita, Senpere kalean

Anuntzibai tunelean margotzen ari den horma irudiko lanek eragin dute mozketa. Abuztuaren 23ra arte egongo da moztuta.

Unai Urkia zegamarrak laugarren egin du euli-arrantzako beteranoen Munduko Txapelketan

Gainera, lehena geratu da taldeko sailkapenean Espainiako taldekideekin. Txapelketa Norvegiako Koppang herrian jokatu da, asteburuan.

Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu Olaberriko lantegi batean lapurtzen saiatzegatik

Atxiloketak asteleheneko gauean egin zituzten, Harizti industrialdeko lantegi batean. Hiru atxilotuek aurrekariak zituzten.

Mirandaolako burdinolan mantentze lanak egiten ari dira

Txinboak, ur bidea eta ur mailua konpontzen ari dira. Lanek irauten duten bitartean, burdinola itxita egongo da, eta ez dute martxan jarriko abuztuaren 30era arte.

Irailaren lehen asteburuan, hitzordua Usurbe mendiko jaiekin

Irailaren 5ean eta 6an ospatuko dira aurten Beasaingo auzo horretako festak. Usurbeko igoera irailaren 6an izango da, igandearekin, eta 20. edizioa beteko du.

Zumalakarregi museoan bisita gidatua asteazkenean, Maialen Lujanbioren erakusketa ikusteko

'Soinu ak zeinu ak soinu' da soinu erakusketa honen izenburua. Bisitak ordu beteko iraupena du eta 11:00etan hasiko da. Izena eman behar da.

41,8 gradu Beasainen, Goierriko aurtengo tenperaturarik altuena, oraingoz

Uda hasi denetik behin baino gehiagotan gainditu da eskualdean 40 graduko langa. Oso euri gutxi egin du azken bi hilabeteetan. Ostegunerako euria dago iragarrita.

Emaneurre Euskarari eguna irailaren 5ean ospatuko da

Herri kirol desafioan parte hartu nahi dutenenek izena eman dezakete dagoeneko. Abuztuaren 15ean jarriko dituzte salgai bazkarirako txartelak.

Herri Kirolak
Udako eskaintza

Udako jardueren egutegia aurkeztu du Bele Gazte gaztelekuak

Ekainaren 23tik uztailaren 27ra gauzatuko da. 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Izen ematea gaurtik ekainaren 6ra egongo da irekita.

Musika

Musika herrikoia eta klasikoa, Feten Feten bikotearekin

Diego Galaz eta Jorge Arribasek osatzen duten bikotearen kontzertua Usurbe antzokian izango da.

L. Goiburu
Bertso-pilota

Emakumeen bertso-pilota lehiaketa jokatuko da igandean Lazkaon

Kukuprakak eta Eguzkiloreak taldeak ariko dira lehian.

M. Usarralde
Zaintza

Zaintzaren inguruko hitzaldi zikloa Ataunen

Aizkoate elkartean izango dira saioak datozen hiru astelehenetan.

M. Usarralde
Musika

Gar eta Mugan taldeen kontzertua Zaldibian

Durangokoa da lehen taldea, eta 2025ean Gaztea maketa lehiaketa irabazi dute. Bigarrenak donostiarrak dira.

I. Gurrutxaga
Areto futbola

Gipuzkoako areto futboleko Kopako finalean da Itsasondo

B mailako finalean lehiatuko da Itsasondo, Ikaztegietaren aurka. Tolosaldea eta Debagoieneko taldeak ere izango dira.

Izaro Villarreal

Legorretar berriei ongi etorria egingo die udalak, larunbatean

Abendutik hona erroldatutako 29 herritar berri hartuko ditu udalak goizeko jardunaldian.

Izaro Villarreal

Iñigo Calvok erakusketa berria inauguratuko du gaur, Altarten

Gaur hasi eta ekainaren 28ra arte egongo da ikusgai, larunbat eta igandeetan, 12:00etatik 13:30era.

Izaro Villarreal
Dantza

Dantzari Txikia igandean egingo dute Legorretan

Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets Bide, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi Alai dantza taldeak izango dira.

Izaro Villarreal
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa