
Azken egunotan CAFen emandako eraso matxista salatu eta biktimei elkartasuna adierazi diete. Lantokiek "gune seguru" izan behar luketela aldarrikatu dute.

Igartzako Dantzarien XX. eguna ospatu dute gaur eguerdian Beasainen. Loinazko San Martin plazatik segizioan joan dira Igartzako Monumentu Multzora, eta han Ezpata-dantzaren saioa egin dute. Izaskun Salazar beasaindarra eta Oier Araolaza eibartarra ohorezko kofradiakide berriak dira.

Zaldibiako Lardizabal eskolako guraso elkartea, DBHko guraso batzarra, Zaldibiako Udala eta herritarrak batu ziren prentsaurrekora, atzo.

Parte hartze prozesuan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei. Topaketa bat egingo dute astelehenean, Jabekuntza Eskolaren lokalean.

Beste behin ere, Gipuzkoako sagardogileen topaleku bihurtuko da Ordiziako arboleda. Hemezortzi sagardotegi izango dira larunbateko topaketan.

Gaur Muxutruk, Nafarroa 1512, Azken Sustraiak eta Mala Ruina taldeek joko dute. Mozorro lehiaketa egingo dute bihar gauean, ‘Kirolak’ gaiarekin.

Gaur hasi eta igandera bitartean egitaraua zabala izango dute legazpiarrek. Bihar goizean jokatuko den sukaldari lehiaketan 23 taldek eman dute izena.

Igandean da elkarretaratzea, Beasaingo Bideluze plazan, 18:00etan.

Beasainen Igartza-Loinazko jaiak, Legazpin Agorreko Santikutzak, Urretxun festen atarikoak, Urkian Gurutze Deunaren jaiak, Ordizian Euskal Jaien bigarren asteburua, kontzertuak, ospakizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Igandean bukatuko da GOIERRIKO HITZA-k antolatutako XXI. Udako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea.

Beasaingo Antzizar eta Igartza tabernen artean deitu dute protesta bilkura, gaurko.

Irailaren 13a da izena emateko azken eguna. Ibilaldia, aurtengoa 11.ena, irailaren 19an egingo dute Aizkorpe bailarako bizilagunek elkarrekin.

Berrobitik Villabonarainoko ibilaldia egingo dute, 14 kilometrokoa. Izena aurrez eman beharko da.

Irailaren 25ean izango da irteera. Irailaren 14an eta 15ean egongo da izena emateko aukera Adin Etxeren egoitzan.

Xabier Amurizaren ‘Lazkao Txiki. Bat-bateko sorgina’ izeneko kantu-emanaldia antolatu dute bertsolariaren mendeurrenerako, gaur, 19:00etan, D’Elikatuzen.

Barrena Jauregiko Bertsolari Gelan elkartuko dira astelehenean, arratsaldeko 19:00etan.

Larunbatean Gipuzkoako arraza libreko artzain txakur txapelketa jokatuko du Zarautzen.


