
Aran horia, aire libreko leka eta gorringoa ere berriak izan dira gaur, beroagatik orduz murriztutako ferian.

Legorretan 18, 28 eta 38 kilometroko hiru ibilbide izango dira, 09:00etan hasita. Bihar, 16:30ak baino lehen, izena eman beharko da.

San Joan jaietan murgilduta dago Legazpiko auzoa. Gaur loreak bedeinkatu dituzte auzotarrek, eta luntxaren ondoren, paella bazkaltzeko elkartu dira.

Olaberriko jaiak gaur amaituko dira, eta egunean zehar ekintza ezberdinak antolatu dituzte herrian adin guztietako jendearentzat.

Herritarrentzako hamaiketakoa Zopa-jale elkartean egin dute gaur eta bertso saioa Botikaxarrera aldatu dute. Gaur ez da Joselu Anaiaken emanaldirik izango, eta bihar ezta jaien amaierako su artifizialik ere.

Alex Aranburu ezkiotarrak, Ion Izagirre ormaiztegiarrak, Xabier Berasategi olaberritarrak, Gari Ugarte legazpiarrak, Nicolas Alustiza zumarragarrak, eta Xabier Isasa eta Alex Diaz urretxuarrek ere parte hartuko dute Espainiako Txapelketan.

Bero bolada betean eta Alarma gorria aktibo egonda ere, Goierriko hainbat herritan San Joan bezperako suak piztu dituzte, neurri txikiagoan eta segurtasun neurriak betez.

Bihar txupinazoarekin hasiko dira Gazte Festak, 17:00etan. Zaldibiako Gazte Asanbladak kamixetak ere atera ditu jaietarako.

Ordiziarrock-ek antolatu du, 'SugaarKantuz' zikloaren barruan.

Kutxa bat jarri dute udaletxeko sarrera ondoan, herritarren proposamenak jasotzeko.

Ordiziako taldeak 60 urteko ibiliari bukaera eman dio San Joan bezperan.

Zaldibiako bigarren xake txapelketa jokatu zuten aurreko ostiralean.

Etxebizitza batean jarduerarik dagoen ala ez adierazteko markak izan daitezke, eta horrelakoren bat aurkituz gero, Udaltzaingoari edo Ertzaintzari jakinarazteko eskatu dute.

Batetik, Beasaingo Udalak diru-laguntza eskaintzen du gidabaimena euskaraz ateratzen ahalegintzen direnentzat, eta bestetik, Gidabaimenak Euskaraz egitasmoak bi ziklomotor elektriko zozkatuko ditu.

Asteleheneko saioan emango dute finala.

Irati Marin, Ixabel Agirresarobe, Iñaki Karretero, Amaia Elizagoien 'Ameli' eta May Gorostiaga izango dira ipuin kontalariak.


