Beasain

TXIRRINDULARITZA

Junior mailako Munduko Txapelketaren aurrekoa jokatuko dute bihar Beasainen

Proba 10:30ean abiatuko da Beasaingo Nafarroa etorbidetik, eta lehen txirrindulariak 13:15 aldera helmugaratzea aurreikusten da.

Gaur gauetik biharko goizaldera ilargi eklipse partziala ikusi ahalko da

Ilargia pixkanaka Lurraren itzalean sartuko da. Ez da betaurreko berezirik beharko, ezta argazkiak ateratzeko iragazkirik ere.

Beasaingo landa eremua, mural bihurtuta

Beasaingo Udalak herriko landa eremua irudikatzea eskatu zion Xabier Anunzibairi, eta muralistak Garin auzoa hartu du abiapuntu.

Ekitaldi sorta antolatu du Ernaik Beasainen

Hitzaldia, graffiti tailerra eta kontzertu akustikoa izango dira, irailaren 3an.

Beasainek Alaves C taldearen aurka jokatuko du bihar

Partida Loinazko zelaian izango da, 11:00etatik aurrera. Biharko neurketaren ostean, beste bi lagunarteko izango dituzte denboraldia hasi aurretik.

Manex Gibelalde Grasshopper futbol taldeak fitxatu du

Sansen aritu ondoren, aurtengo denboraldia Bilbao Athleticen jokatu du Beasaingo erdilariak.

Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua etenda, sei egunez

Renfek iragarri du autobus bidezko ordezko garraio-plana jarriko duela martxan, tarte horretako tren-mozketak ordezkatzeko.

Usurbeko igoerarako izen-ematea zabaldu dute

Aurtengoa edizio berezia izango da, probak 20 urte beteko baititu. Parte hartzaileek 4,7 kilometroko eta 446 metroko desnibel positibodun ibilbidea osatu beharko dute.

Aitor Esteban, gaur, Igartzako jauregian

Alderdikideekin topaketa egingo du, 19:00etan.

Suhiltzaileak Nafarroa etorbidean

Adineko pertsona bat artatzeko inguratu dira larrialdi zerbitzuak, baina susto batean geratu da.

Euromilioiko sarietako bat, Beasainen

Hirugarren sarietako bat Beasaingo Nafarroa etorbidean saldutakoa da. 18.903,14 euro izan da hirugarren saria.

ZINEKLUBA

'No hay otra opción', bihar Goieniz zineklubean

Denboraldiko azken aurreko saioa izango da. Azkena hilaren 16an egingo dute, 'Un mundo frágil y maravilloso' filmarekin.

Arte martzialak

Beasaingo Wushu/Kung Fu kopa, "txapelketa bikaina"

Loreatik 24 parte hartzaile izan dira; hamabi Sandan eta beste hamabi Taolun.

LOINATZ JAIAK
Elikagai bilketa

Ekainaren 5 eta 6ko elikagai bilketarako boluntarioak behar dituzte

Beasaingo Erosky City-n eta BMn eta Olaberriko Carrefourren izango dira bilketak.

Musika

Musika herrikoia eta klasikoa, Feten Feten bikotearekin

Diego Galaz eta Jorge Arribasek osatzen duten bikotearen kontzertua Usurbe antzokian izango da.

L. Goiburu
Agenda

Asteburuan Goierrin zer?

Goierriko irakurle taldeen topaketa Seguran, Aramako II. Trikitixa eguna, festak Zumarragako goiko auzoetan eta Oletan, pentekosteak Astigarretan, Aniztasun jaia Urretxun, kontzertu eskaintza zabala, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa