
'Xomorro lapurra' aurreneko album ilustratuaren jarraipena da, baina begirada eta sakontasun handiagoz mintzatu da orain. Bizipen pertsonalak eta fikzioa ditu oinarri.

Txindoki Atletismo taldeak ez du aurkitu Josetxo Imaz lasterketaren antolakuntzari eutsiko dion erreleborik.

Euskal Jaietako azoka berezian, asteazkenoroko saltzaileen postuetan boniatoa, irasagarra, artopila eta hainbat lore izan dira berritasunak.

Donostiako El Vaskito Jatetxeak egin du eskaintzarik handiena. Iaz 5.200 eurotan saldu zen.

Bost onenen artean, gazta natural bat aurkeztu duen bakarra izan da. Bigarren sailkatu da Eneko Goiburu Murua (Segura), hirugarren Aizpea (Olaberria), laugarren Kortaria (Lekaroz, Nafarroa) eta bosgarren Bostibaieta (Legutio, Araba).

Barazki, fruitu, euskal oilo eta pirenaika txapelketetako irabazleek badituzte izen-abizenak; goierritar ugari daude tartean.

Pausoak eman ezean, irailean mobilizazioak iragarri dituzte Gasteizen eta Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan. Baserritar izan edo ez, mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du EHNEk: "Guztion indarra beharrezkoa delako".

Ordiziako 53. Ardi latxa gazta txapelketaren hamalau finalistei diploma bana eman diete.

Maiatzaren 22a izango da izena emateko azken eguna. Ikastaroa ekainaren 3an hasiko da eta uztailaren 17ra arte luzatuko da.

Izaro 19 urteko ordiziarra eta Paula 18 urteko beasaindarra daude lehiakideen artean.

Festak Ezkion, Lazkaomendin eta Legazpin, Udaberriko azoka Itsasondon, Artisau Garagardo azoka Ordizian, bertso eta dantza emanaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Jakintza Ikastolako 9 ikaslek parte hartu dute aurtengoan, eta gaur bertan heldu diote erronkari, astebetez mugikorrak ikasgelan utzita.

'Bi pilula' lana aurkeztuko du Azkoitiko taldeak.

Berrikuntzak izango ditu aurtengo edizioak: nazioarteko atletak parez pare ikusi eta animatu ahal izango dira, ipiniko duten harmaila osagarri batetik.

Gipuzkoako Selekzioarekin Frantzian izan ziren joan den asteburuan June Zubiri eta Unai Etxeberria.

Hainbat fasetan gauzatuko dira eta gauez ere egingo dira instalazio lanak.

Santikutzak Legazpin, Itsasondoko Urkian eta Olaberriko Ihurren, 28. Gazta Azoka Idiazabalen, Lore eta landare azokak Beasainen eta Urretxun, Aralarko larreen irekiera festa, Gure Zirkua Olaberrian... Ikus agenda albistean.

Kontzertu akustikoa egingo du Sugaarkantuz zikloaren barruan.