Ohi bezala, Azkoititik ekarri ditu urteko lehen tomateak Jose Mari Uzinek, eta erosleak etengabe izan ditu postuan. Landare salmenta ere oso bizia izan da, eguraldi onaren iragarpenei ezker.
Ordiziako Argi Berri elkarteak 33. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako oinarriak kaleratu ditu. Uztailaren 1erako bidali behar dira lanak.
GRABNI txapelketan "maila txukuna erakutsi duten arren ezin izan dute txapelik lortu". Gipuzkoako paleta larruzko trinkete txapelketa eta pala luzeko txapelketak asteburu honetan hasiko dira.
Ordiziako Zuhaizti jubilatu eta pentsiodunen elkarteak urteko batzarra egin du. Jose Luis Estevez izendatu dute lehendakari. Azken 9 urteetan lehendakari izan den Raquel Bravo lehendakari ordea izango da. Irteera antolatu dute Burgos aldera, maiatzaren 23an.
Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Aralarren kudeaketarako egindako akordioa eskatu die bi erakundeei Goierriko ingurumen elkarteak, baita mendian izandako bi suteei buruzko informazioa ere.
Maiatzaren 15ean, 22an, 29an eta ekainaren 5ean D'Elikatuzen elkartuko dira Anne Otegi sukaldaria eta azokako ekoizleak. Izena eman behar da. Doakoak dira.
III. Erroten Eguneko ekitaldiekin bat egingo du Aramako errotak. Bisita gidatuak eta talo tailerrak antolatu dituzte. Izena eman behar da aurrez.
Bergararen aurka 0-3 galdu dute. Ordiziako Ohorezko mailako taldeak jaitsiera postuetan jarraitzen du.
Gaur Lazkaon, asteazkenean Beasainen, ostegunean Ataunen eta ostiralean Ordizian elkartuko dira.
Gipuzkoako kluben arteko txapelketa irabazi dute infantil mailako Txindoki atletismo taldeko neskek eta mutilek, Altamiran jokatu den txapelketan.
Ekainaren 24tik uztailaren 19ra Majori jolasean eta kirolean udalekuak egingo dituzte Ordiziako kiroldegian. Izena eman daiteke dagoeneko.
Maiatzaren 31n izango da. Maiatzaren 23 arte eman daiteke izena.
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar dinamikako kide Xabier Mendizabalek Euskal Eskola Publikoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin zuen Ordiziako hitzaldian.
"KPIa eta bizitzaren kostua igotzen diren bitartean, bankuek eta energetikoek etekinak biderkatzen" dituztela salatu dute. Bestetik, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroari bilera eskatu dio Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Maiatzaren 11n Bilbora edo Iruñera joateko deia egin dute.
Festak eta festak, horixe dakar asteburuak: Legazpin santikutzak, Ezkion sanmigelak, eta baita auzo festak ere Lazkaomendin, Itsasondoko Urkian eta Zegamako Olaberrin. Idiazabalen Gazta Azoka egingo dute bi egunez, eta Ordizian Artisau Garagardo azoka. Ikus Goierriko agenda albistean.
Ordizia Rugby Elkarteak jakinarazi duenez, azken bost urteetan ardura izan duen Arturo Rivasek ez du taldean jarraituko. Esker ona agertu diote.
Lide Urrestarazu ordiziarrak Alpeetako Saint Honoreko Skyracedesmatheysins lasterketan parte hartuko du. Aitor Zunzunegi eta Gaizka Lasa legorretarrek Tarragonan, Espainiako txapelketan.