Gizartea

Hezkuntza

Elkarlanaren balioa goretsi dute Goierri campusaren 25. urteurrenean

Imanol Pradales lehendakariak, Eider Mendoza Diputatu Nagusiak, Adur Ezenarro Goierri Fundazioko presidenteak eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak parte hartu dute, besteak beste.

Iñaki Gurrutxaga

Bi aparkaleku automatizatu, Ezkion

Santa Lutzi auzoan daude patinete eta bizikletentzako bi instalazioak. Zerbitzua erabiltzeko, udaletxean erregistratu behar dira interesdunak.

Izaro Villarreal
Eskola-Garraioa

Zaldibiako DBH 3 eta 4ko guraso batzarrak bide juridikoa abiarazi du

Abokatuaren laguntzaz osatutako testu bat erregistratu zuten Hezkuntza Sailean, atzo. Arazoaren konponbidea bera ikasleentzat "zibikoa eta hezitzailea" izatea nahi dute.

Manex Usarralde Garmendia
San Martin feria

San Martini gorazarre Zegaman

San Martin feria egingo dute bihar, ganadua eta gazta ardatz direla. Gazte Herexak gazteei zuzendutako egitarau antolatu du.

Merkataritza

Astelehenean abiatuko dute Ordiziako bonu kanpaina berria

Datorren astelehenetik aurrera, azaroaren 16a, eskuratu ahal izango dira bonuak eta abenduaren 19ra bitarte erabili ahal izango dira. 74 establezimenduk parte hartu dute.

Izaro Villarreal
Erakusketa

Artisautzari aitortza baserrian

Igartubeiti baserri museoak Goierriko bost artisau elkartu ditu ‘Denbora esku artean’ erakusketarako. Hurrengo urteko apirilera arte egongo da irekita.

Jasangarritasuna

Agauntza ibaia garbitzeko proiektua amaitu berri dute Ataunen

Lazkaotik Arrondora bitartean, bi kilometrotako eremuan, 1,8 tona zabor atera dituzte. Udalarentzat lanik garrantzitsuena "orain" hasiko da.

Manex Usarralde Garmendia
Greba Orokorra

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK. Aspaldiko mobilizazio jendetsuenak Goierrin ere, etxebizitza eskubidearen alde

Jarraipen zabala izan du egun osoan zehar etxebizitza eskubidearen aldeko Greba Orokorrak. Espekulazioaren aurka eta etxebizitza eskubidea bermatzearen alde, Ordizia, Beasain, Zumarraga-Urretxu eta Legazpiko kaleak goierritarrez bete dira.

Izaro Villarreal
Mugikortasuna

Ibilgailu elektrikoentzako karga guneak martxan jarri ditu Legazpiko Udalak

Laubiden eta Juanastegin daude. Instalazio publikoak dira, eta prezioak mugapean daude.

Errigora

Errigoraren inguruko jarduerak Lekanazpin

Ekimenari buruzko dokumentala proiektatuko dute, eta saskietako produktuen dastaketa egingo dute. Lekanazpin bertan izango dira bi jarduerak, astelehen arratsaldean.

Agenda

Asteburuan Goierrin zer?

Aramako San Martin festak, 41. Odolki lehiaketa Beasainen, XVIII. Txerri Azoka Mutiloan, antzerkiak, hitzaldiak, kontzertuak, ospakizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Elikadura burujabetza

MSTren inguruko hitzaldia Askapena kolektiboko kideekin Biziolan

Astelehenean izango da 18:00etan. Bestalde, MTS Latinoamerikako masa mugimendu handienetakoa da 40 urtetik gorako ibiibidea duena.

Manex Usarralde Garmendia

Zinema eta sukaldaritza saioak, Iratzarriren eskutik

Legazpiko emakume elkarteak Zine Klub taldearekin bat egin du biharko saiorako, eta 'Yo no morire de amor' eskainiko du Latxartegin, dohainik. Gabonetako menua jomugan, sukaldaritza saioak ere antolatu ditu.

Ongietorri harrera egingo die udalak erroldatu berriei

Larunbat goizean, 11:30ean udaletxeko batzar aretoan, azken sei hilabeteetan Beasainen erroldatu direnei ongietorria emango die.

erraldoiak

V. Erraldoi eta Buruhandi Bilkura egingo dute larunbatean Beasainen

11:00ak aldera kalejiran aterako dira konpartsa guztiak, eta dantza saioak egingo dituzte Erauskin plazan.

Hausnartzeko, ‘Zulo beltza’ ikuskizuna

Antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizuna da, «osasun mentalaren eta nahigabeko bakardadearen inguruan» hausnarketa sustatzeko

Indarkeria matxista

Indarkeria matxista digitalaren inguruko hitzaldia, astelehenean Ordizian

18:00etan izango da, Barrena jauregian. Kimetz emakumeen elkarteak antolatu duen jarduera da.

Izaro Villarreal
Lehiaketa

Ataungo Mondeju Lehiaketarako izen-ematea zabalik

Hilaren 10erako eman behar da izena. Partaideek 50na euro jasoko dituzte osagaiak erosteko.

M. Usarralde
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa