
Gabirian eta Zerainen Andra Mari jaiak, Itsason eta Zegaman sanbartolomeak eta Brinkolan San Agustin festak ospatuko dituzte, abuztuaren erditik atzera denak ere. Idiazabalen eta Zumarragan Andra Mari egunaren ospakizuna ere egingo dute. Albistean egitarau guztiak egunez egun.

Idiazabalgo Aranburu, Ordiziako Otatza, eta Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren La Leze sarituak.

Odik musikariak bi single berri argitaratu ditu, bideo eta guzti, eta Interneteko hainbat plataformetan daude entzungai eta ikusgai. ‘Bonjour’ ikuskizunerako kontratazio agenda irekita du legazpiarrak.

Urko Ruiz de Apodaka hautatu dute herritarrek aurtengo Santa Ana jaietako laugarren pregoilari gisa.

Eskualdeko lan onenaren saria ere jaso du Goikoetxeak. Iraitz Sarasolak, berriz, epaimahaiaren aipamena jaso du.

Martxoaz geroztik Beti Argi Bandako zuzendari da Joseba Bonastre (Ordizia, 2005), eta aurreneko Santa Ana jaiak ditu taldearen gidaritzapean.

Kanariar irletako folkloreak bete du asteburua herrian. Sustraiak taldeko dantzariak eta Sutan Ttakun txalapartariak izan dituzte lagun.

Botanzek, Percuterasek eta Alaitasuna Errondailak 100 urte bete berri dituen Botanz aitari omenaldia egin diote, kontzertu berezi baten bidez.

Parketxeek eta turismo eragileek antolatutako aisialdi ekintzak, hainbat herri eta auzotako festak, kultur ekitaldiak... Ikus datozen asteetako Goierriko agenda albistean.

Abian da GOIERRIKO HITZAren XXI. Udako Argazki Lehiaketa. Irailaren 13ra arteko epea dago argazkiak bidaltzeko. Hiru sari banatuko dira.

'Lurra ikutu barik' diskoa aurkeztuko du Igartza Musika zikloaren barruan.

Datorren astean ospatuko diren San Ignazio jaien faltan, Legazpiko kale eta plazak kultur eta aisialdi jardueraz betetzen dituen programazioaren azken saioa atzokoa izan zen. Txaston Dixie Band taldeak kontzertua egin zuen Kale Nagusian.

Ordiziako Santa Ana jaien bigarren asteburua, bisitak eta esperientziak Goierriko turismo baliabideetan, Bentazaharreko Mutiko Alaiekin kalejira Lazkaon, ataundar eta idiazabaldarren Arantzamendiko topaketa, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Uztakale programaren azken saioa da. Musikari tolosarrak 19:00etatik aurrera ibiliko dira kalean. Atzo, Trapu Zaharra taldeak kaleko antzerkiarekin bete zuen Laubide.

Ordiziako Herri Antzokian izango da emanaldia, 20:30ean.

Balleta, marrazketa eta pintura, zeramika eta esmaltea, argazki tailerra, antzerki tailerra eta irrati zaleen zerbitzua eskainiko dute zentroan.

'1tz4l3 3t4 p1ztu' izena du emanaldiak, eta Nikolas Lekuona plazan izango da. Bertsotan Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola ariko dira.

Bihar 19:00etan eskainiko dute Laubide kalean, Uztakale programaren barruan. Kaleko antzerki taldeak lan honekin agurtuko du 44 urteko ibilbidea.




