
‘Zeruak eta Sabaiak’ diskoa bederatzi abestiz osatuta dago. Biharko kontzertuaren ondoren, Donostiako Tabakaleran joko dute urriaren 10ean eta 11n.

Veredicto’ izenburua du bere azken lanak, eta gaur aurkeztuko du, Latxartegi aretoan, 19:00etan. Josema Azpeitia kazetaria izango du ondoan, eta liburuak salgai egongo dira. Zumarragan ere aurkeztuko du, hilaren 6an, eta Beasainen hilaren 29an.

Andoni Egaña bertsolaria, eta Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikariak izango ditu lagun olerkari zumarragarrak.

Bi museoak Gertu Kulturaren baitako Zubiak programaren kide dira 2025etik. Ondarea, dantza eta musika adinekoen egoitzetara gerturatzea du helburu.

Goizean pilota partidak jokatuko dituzte plazako pilotalekuan, eta Joxpinixi Albisu pilotari lazkaotarraren omenezko plaka jarriko dute. Iluntzean, afari herrikoia eta Joselu Anaiak taldea izango dira.

Oier Etxeberriaren atzetik sailkatu da segurarra. Lekeition, berriz, Ane Labakak irabazi du. Hurrengo bi saioak asteburuan jokatuko dira eta igandean kantatuko du Amaia Iturriotzek, Tolosan.

Jende ugari gerturatu da Lazkaoko eskulangileen eta abere postuen azokara. Trikitilariek eta bertsolariek alaitu dute goiza.

Zumitzezko sagar bat eta garo meta bat eraikita eta ondoren egindako meriendarekin ospatu dute urtemuga. Urriaren 7tik 17ra egingo den Sagardo Astearekin jarraituko dute ospakizuna.

Hika Teatroaren 'Makil hotsak' ikuskizuna bihar izango da, 19:00etan, Erauskin plazan. Ondoren, solasaldia izango da Bilboko KEM-MOC Antimilitarista taldeko Asier Amezagarekin.

Solasaldia izango da emanaldiaren ondoren, Patxi Bisquert zuzendariarekin.

Izen ematea irekita dago; urriaren 8a da azken eguna.

Sustrai Teatro antzerki taldeak 'Munduari itzulia 80 egunetan' ikuskizuna eskainiko du. Sarrerak salgai daude.

Iratzarri emakume elkarteak antolatu du emanaldia. Latxartegi aretoan izango da, dohainik.

'In die Sonne schauen' Alemaniako filma proiektatuko dute Usurbe antzokian, ohi bezala jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin. Gau Laburrerako epea zabalik dago.

Denera, 80 lanetik gora aurkeztu dituzte mikroipuin lehiaketara.





