Azaroaren 2tik 6ra bitartean, jarduera ugari izango dira Barrenan. Ordiziako Mendizaleak eta Emaneurrek elkarlanean antolatu duten ekimena da.


Hasieratik bazkide diren zazpi herritar omenduko dituzte. Bazkari herrikoian elkartuko dira eta festa giroa izango da nagusi.

Buskabaso elkarteak sustatuta, San Ignazioko eskola zaharretan dago kokatuta zerbitzua. Momentuz asteazken arratsaldeetan irekitzen dizkie ateak, nahi duten herritar guztiei.

Udalaren eskariz Deltadec enpresa iruindarrak egin ditu. Urola kaleko industrialdearen sarreran daude kokatuta. Aurretik Kale Nagusian eta Azokan egon dituzte bana, eta kiroldegian hasi dira lanean hurrengoarekin.

Palestina Gora elkartearen arabera, EHUk emandako pausoa garrantzitsua da instituzioen «erantzukizun etikoa» indartzeko bidean.

Hitzar Energia Komunitateak eta Goierri Barnetik lankidetza sareak mahai-ingurua antolatu dute datorren astearterako.

Albisuk min hartu du, eta Iztuetak jokatuko du bere ordez. Senar herritarrarekin jokatzekoa zuen.

31. Mondeju eta 28. Aralarko Gaztaren Lehiaketak jokatuko dira Zaldibian. Ehungailua erabiltzen eta egurrezko aulkiak egiten dituzten artisau azoka ere egongo da.

1996-1997 ikasturtean sortu zuten Beasaingo Ikastola. Gaur egun, 0-16 urte bitarteko 293 ikasle ditu. Azaroaren 4an nerabeei begirako buru osasunaren inguruko hitzaldia izango da.

Zaldibiako 31. Ardiki Eguna, Ordiziarrock musika jaialdia, Urrizko bertso saioa Urretxun, Aurtzakaren jaialdia Beasainen, Ardanbidetako erromeria Lakiolan, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Lazkaoko EH Bilduk dio Begiristain «ezerk bereizten badu, gertutasunez lan egitea» dela. 2027ko maiatzaren 23an izango dira udal hauteskundeak.

Beasaingo Batzokian izango dira astelehen eta ostegunetan, azaroaren 19ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara.

Gaztaina jana, taloak, mozorroen photocalla, eskulanak, jolasak eta beldurrak erretzeko ekintza izango dira Ordiziako eragile desberdinen artean antolatuta.

Planaren lehen zirriborroa prest dagoela iragarri du udalak. Proposamena herritarrekin osatzeko topaketa deitu du datorren asteazkenean, urriaren 28an.

Aurtengo jardunaren eta 2027ko ekintzen inguruan arituko dira hizketan.

Gari Garmendia eta Xabier Aranburu, besteren artean.

Zine klub saioan emango duten 'Aitatxo' dokumentalaren ondoren izango da, 19:00etan, Latxartegin. Sarrera dohain da.

Udal gobernuari eskatu dio "erabakia berriz aztertzeko eta txakurren jabeek beren maskotekin paseatzeko beste kokaleku bat bilatzeko". Udal gobernuak adierazi du txakur parkea lekuz aldatuko dutela, baina ez du zehaztu noiz eta nora.

Jakoba Errekondo eta Markel Arriolabengoa izango dira Lazkaoko Gerriko elkartean, asteartean.


