Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Aralarren kudeaketarako egindako akordioa eskatu die bi erakundeei Goierriko ingurumen elkarteak, baita mendian izandako bi suteei buruzko informazioa ere.
Asteburuan ekitaldi jendetsuak, ikusgarriak eta gozagarriak izan dituzte Lazkaoko Lazkaomendi gainean, auzoko festetan.
Gaur Lazkaon, asteazkenean Beasainen, ostegunean Ataunen eta ostiralean Ordizian elkartuko dira.
Ihesaldia bururatu du Caja Ruraleko txirrindulariak, iheskidea Lazkaomendiko azken aldapan atzera utzita.
Lazkaomendiko Pipas jatetxe eta taberna iragan azaroan itxi zuten. 60 urteko zerbitzua eman du, eta toki estimatua izan da goierritarrentzat. Festak hasteko pregoia eurek egingo dute gaur.
Lur emankorrak ondasun kolektibo bilakatzeko proiektu herrikoia da Amillubi. Biolur elkartea Zestoako Iraeta auzoan dagoen baserria eta haren lurrak erosteko kanpainan murgilduta dago. Maiatzaren 11n 'Amillubi, lurra taupaka' festa antolatu du, eta hainbat goierritarrek babesa adierazi diote egitasmo horri.
Pipas jatetxekoek botako dute txupinazoa. Afizionatuen txirrindularitza proba Ixurrene parean bukatuko da, eta hiru kuadrillen arteko herriko kirol desafioa larunbatean izango da aurten.
Inoiz baino pilotari gehiagok eman du izena, 24 bikotek. Lehenengo fasean lau multzotan banatuko dira bikoteak. Ondoren onenek Urrezko liga jokatuko dute, bigarren onenek zilarrezkoa eta gainerakoek brontzezkoa. Finalak uztailaren 17an jokatuko dira.
Gizonezkoen banakako kanporaketa eta emakumeen binakakoa jokatu dira, aizkoran. Harri jasotzen, Juan Iguaranen Oroimeneko txapelketaren lehenengo jardunaldia izan da.
Mendi gainetan elurra dela, eta giro hotz eta euritsuarekin egin dute gaur Larraitzen Enirio-Aralarko larreak irekitzeko festa.
Udaletxean eros daitezke bonuak. 30 euro ordainduta, 40 gastatu ahalko dira Lazkaoko 56 saltokitan.
Festak eta festak, horixe dakar asteburuak: Legazpin santikutzak, Ezkion sanmigelak, eta baita auzo festak ere Lazkaomendin, Itsasondoko Urkian eta Zegamako Olaberrin. Idiazabalen Gazta Azoka egingo dute bi egunez, eta Ordizian Artisau Garagardo azoka. Ikus Goierriko agenda albistean.
Goierriko Mendizale Beteranoak Perriain mendira igo dira Euskal Mendi Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko.
22 urtez azpiko kategorian Xabier Naldaiz olaberritarra eta Aratz Elorza ordiziarra ariko dira Gipuzkoa ordezkatzen, eta nagusien kategorian, berriz, Beñat Ibarguren lazkaotarra eta Zuhaitz Letamendia ordiziarra.
Lazkaoko San Prudentzio jaiak, 'Anonyme Popular' Legazpin, Irrintzi dantza taldearen ikuskizuna Zumarragan, kontzertu bikoitza Legorretan, Gipuzkoa Bertsotan Gabirian, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.
Apirilaren 26tik 30era egitaraua antolatu du Goierriko Mugimendu Sozialistaren txosnak Lazkaoko San Prudentzio jaiak direla eta. Apirilaren 27an Raimundo el Canasterok joko du.
Apirilaren 26tik 30era Lazkaoko Txosna egitaraua antolatu du San Prudentzio jaiak direla eta. Lehen egunean Unidad Alavesa taldeak kontzertua egingo du.
Apirilaren 26tik maiatzaren 1era San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte Lazkaon. Albiste barruan duzue Lazkaoko Udalak eta hainbat eragilek elkarlanean antolatu duten egitaraua.