
Tove Alexandersonek eta Elhousine Elazzaouik, Zegama-Aizkorriko irabazleek, dutxatzeko, bazkaltzeko eta siesta egiteko astia eduki dute 290 dortsalduna helmugara iritsi denerako. Nahi beste disfrutatu gabeko lasterketa baten kronika da hau.

Bidea eusteko lanak egingo dituzte bihar hasita. Lanak 10 egunez luzatuko dira eta errepidea zirkulazioarentzat erabat itxiko dute bi noranzkoetan.

Infantil eta alebin mailako talde bana izan dira irabazle Zumaian jokatu den eskolarteko erlojupekoan.

Tove Alexandersson suediarrak eta Elhousine Elazzaoui marokoarrak irabazi dute Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 25. edizioa. Alexanderssonek emakumezkoen probako marka berria ezarri du, eta Elazzaouik, bigarren urtez jarraian eskuratu du garaipena.

Suediarrak zortzi minutuan ondu nesken errekorra, eta marokoarra da bigarren aldiz jarraian irabaztea lortu duen bigarren korrikalaria –Kilian Jornetek bakarrik lortu du hori–. Malen Osak eta Sara Alonsok osati dute podiouma.

[HELMUGAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Azzedine Elhamidi zegamarra bigarren izan da gizonezkoetan, eta hirugarren Ekain Fernandez bilbotarra. Emakumezkoetan, kataluniarrak izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak ere: Carla Valldeoriola eta Ana Roca.

[IRTEERAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] 99 dortsal zeuden banatuta 2026ko Junior Trailerako. 10,4 kilometroko ibilbidea osatzeko helburuz, atera dira herriko plazatik.

[IRTEERAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Abiatu dira Aizkorrirantz korrikalariak.

Maratoi bezperan egin duten ekitaldia aprobetxatu dute mende laurdeneko historia gogoratu eta txapeldunei aitortza egiteko. 30 txapeldunetatik 24 izan dira bertan. Jendez goraino bete da eskolako patioa.

Zegamako plazatik Itzubiagako txabolara jokatu da, partaideen eta boluntarioen segurtasuna bermatzeko Iraulera igotzea saihestuta.

Pazko Bigarreneko afarirako izen ematea ere ireki dute. Maiatzaren 21era arte egongo da zabalik.

Beasaingo Loinatz jaiak, Legorretako Azentzio jaiak, Zumarragako Eitzagako San Isidro jaiak, Gipuzkoako Erroten Eguneko bisita gidatuak, dantza emanaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Aitor Galdosek (Zegama, 1976) Aizkorri gailurrean lan eginez bizi izan du 25 urteotan Zegama-Aizkorri maratoia.

Izaskun Igoa Arizkorreta boluntarioak eginkizun ugari izaten ditu Zegama-Aizkorriren antolaketa lanean. Ogitartekoak prestatu, txistua jo, pilotalekuko anoa postua antolatu....

Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalean 250 korrikalari abiatuko dira, horietatik 58 emakumezkoak. Euskal herritarrak dira gehienak, 11 Goierrikoak: bi emakumezko eta bederatzi gizonezko.

Maite Rodrigo (Zegama, 1968) boluntarioa Aizkorriko anoa postuan egoten da maratoi egunean.

Gillermo Zubizarreta (Segura, 1960) Aratz mendiaren gailurrean egoten da boluntario lanean.

Ainitze Azurmendi Alustiza (Zegama, 1978), Ultzamako anoa guneko boluntarioa da 25 urteotan.

Jon Elortza boluntarioa Aizkorriko gailurrean egoten da Zegama-Aizkorri maratoiaren egunean.







