Arte eszenikoak

Gabonetako menua prestatzeko proposamena, Iratzarriren eta Marta Perez Iriarteren eskutik

Iratzarri emakume elkarteak bere sukaldea eskaini dio Legazpiko Marta Perez Iriarte sukaldari eta irakasleari, Gabonetako sukaldaritza ikastaroa emateko.

San Andres jaiak

Sanandresak ate joka dira

Azaroaren 20tik 30era luzatuko dira aurten jaiak, bi asteburutan banatuta. Lehenengo asteburuan eleganteen eta haurren egunak, nabarmentzekoak.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Euskal industria defendatzeko EAJk Madrilen egiten duen lana aldarrikatu du Eneko Goiak Legazpin

Hautagai jeltzaleak Sidenorren lursail zaharretan egokitzen ari diren industria eremu berria bisitatu zuen atzo, Maribel Vaquero, Eric Galvez herriko alkatea eta Jon Luqui Urretxuko alkatea alboan zituela.

ORDIZIAKO AZOKA

Izotzak oraindik harrapatu ez duen kiwia

Imperial madaria izan da fruten ataleko berritasuna, eta ilarra eta baba, landareetakoak

ESKU-PILOTA

Lau eta Erdiko Txapelketako ligaxkako partidak Beasainen, azken txanparen aurretik

Agirre eta Perezen, Iturriaga eta Orbegozoren, Oskoz eta Aranbururen eta Barrokal eta Mendibururen arteko partidak izango dira Antzizarren larunbatean, 16:00etan.

Judoa

Dominak hasi dira iristen Judo Legazpi klubera

Asteburuan Barbastron izan dira haur eta kadete mailako judokak, Espainiako Judo Superkopan lehiatzen.

ORKLI. Mende erdiko ibilbidean, erreferente

Orkliko presidente Asier Lekuonak kooperatibaren lehiakortasunaren gakoak eta etorkizuneko erronkak azaldu ditu Ekimen Berrien Sariketaren baitan.

Izaro Villarreal
Musika

Ekitaldirik herrikoiena Loinatz Abesbatzaren 40. urteurrena ospatzeko

Loinatz Abesbatzaren ibilbidean bidelagun izandako pertsona eta eragile askoren parte hartzearekin itxiko dute urteurreneko ospakizunen zikloa, larunbatean. Gonbidapen guztiak agortu dira.

Musika

Mahl Kobaten kontzertua, gaur D'Elikatuzen

Beñat Bidegain ondarrutarrak bere bakarkako proiektua aurkeztuko du gaur, 19:00etan hasita. Dohainik da, eta Ibai Osinagarekin ariko da.

Izaro Villarreal
Arte martzialak

Wushu-Kung Fu jaialdia, larunbatean Antzizarren

Wushu-Kung Fu bosgarren Liga jokatuko da. Ehun bat pertsonak parte hartuko dute, adin askotakoak.

Zintzo-Mintzok ez ohiko batzar orokorra egingo du asteartean

Gai nagusia marka berri baten erabilera onartzea izango da.

Bisita gidatua

Beneditarren dokumentazio gunera bisita gidatuak beasaindarrentzat

Azaroaren 27an 18:30ean izango da bisita, eta azaroaren 28an 11:00etan. Izena eman behar da aurrez.

Elkartasuna

Kubari laguntzeko proiektuen berri emateko hitzaldia, ostegunean Legazpin

Legazpitik Argia Kubari taldeak antolatu du, eta Kultur Etxean izango da, 18.30ean.

santa zezilia

Santa Zezilia eguneko kontzertua, bihar Beasainen

Bandak eta txistulariek Loinazko San Martin plaza azpian joko dute aurrena, eta ikasleen kontzertua izango da gero Igartzako Jauregian.

'Bizitza baten txatalak' liburua aurkeztuko du Onintza Enbeitak

Ataungo udaletxeko ganbaran izango da ostegunean, 19:00etan. Enbeitak Feli Madariagaren bizitza konatzen du: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe".

M. Usarralde
ANTZERKIA

‘7 urte’ erritmo biziko beldurrezko antzezlana, Lazkaoko Arerian

Ostiralean izango da, 19:30ean. Sarrerak 5 euroan saltzen dituzte. Kandido Uranga, Jon Olivares, Dorleta Urretabizkaia, Iñigo Gastesi eta Aitor Beltranek antzezten dute.

Manex Usarralde Garmendia
ESKU-PILOTA

Aiako X. Binakako Esku Pilota Txapelketan izena eman daiteke dagoeneko

Izen-emate epea urtarrilaren 10ean amaituko da. Txapelketaren aurkezpena urtarrilaren 31n egingo dute, eta otsailetik uztailera jokatuko da.

Manex Usarralde Garmendia
espainiako gorteetarako hauteskundeak

EAJ-k kanpainako ekitaldia egingo du bihar Beasainen

Hizlariak Eugenia Arrizabalaga GBBren presidentea, Eneko Goia Gipuzkoatik Kongresurako hautagaia eta Leire Artola Beasaingo alkatea izango dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa