Arte eszenikoak

Ekintzailetza

Goiekiren Ekimen Berrien sari nagusia, Itegan proiektuarentzat

Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.

Izaro Villarreal
Mendia

Bi goierritar Mariren Kobak Trailaren laugarren edizioan

Hogei partaide izango ditu abentura, orientazioa eta planifikazioa uztartzen dituen probak, eta horien artean daude Aritz Ugarte idiazabaldarra eta Iñaki Maiz beasaindarra. Larunbatean jokatuko da, eta Dimako Baltzola kobazuloko aparkalekua izango da abiapuntua.

Iñaki Gurrutxaga
Errugbia
OIER GOIA IRIBERRI. Ampo Ordiziako errugbilaria

«Taldea sendo dago, eta emaitzak dira horren erakusgarri»

Seitik bost garaipen lortuta, denboraldi hasiera bikaina egin du Ampo Ordiziak, eta sailkapenaren bigarren postuan da liderrarekin berdinduta. Kopako lehiari ekingo diote orain; Valentzian jokatuko dute lehena, igandean, 12:00etan.

Izaro Villarreal
Txirrindularitza

Goierri, lau profesional eman dituen txirrindulari eskola, babesle bila

Euskaltel-Euskadin ari diren hiru txirrindulari Goierrin hasi ziren. Goierrik 20 bat txirrindulari izango ditu datorren denboraldian. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan arituko dira.

Herri txikiak eta immigrazioa mintzagai, Udazken kulturalean

‘Herri txikiak aurrera begira’ zikloaren baitan jorratuko dute gaia. Jon Muñoa zeraindarrak egingo du hasierako hitzartzea. Xabier Aierdi eta Patxi Juaristi izango dira gonbidatuak.

Adinekoen egoitzak

LABek Ordiziako San Jose egoitzako "murrizketak eta lan baldintzen okertzea" salatu ditu

Bihar Ordiziako San Jose egoitzako langileek deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egin du LABek.

Zinema

Omar Somaik eta Joxe Ramon Soroizek Besarkada Sari bana jaso dute

Soroizek zinemako aktore onenaren saria jaso du, eta Somaik errebelazio saria, atzo Donostian egindako galan.

Laida Goiburu
Lehiaketa

Azaroaren 25ean jokatuko da Ordizian Euskal Herriko II. eta Gipuzkoako 27. Odolki lehiaketa

Epaimahaia osatzeko herritar bat aukeratuko da, zozketaz. Parte-hartzeko WhatsApp mezua bidali beharko da 688 752 647 zenbakira, azaroaren 23a baino lehen.

Izaro Villarreal
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

EH Bilduren kanpainako ekitaldia, Ordizian

Ostiralerako egin du komunitatearekin biltzeko hitzordua, 19:00etan, Barrena jauregian.

Izaro Villarreal
Santa Zezilia

Santa Zezilia girotzeko ekitaldiak, bihartik aurrera Ordizian

Musika eskolako ikasleen, Ordiziako txistularien, Larrunarri abesbatzako kideen eta Beti Argi bandaren emanaldiak izango dira igandera bitarte.

Izaro Villarreal
joaldunak

Jotake Lazkaun joaldunen taldea indartu nahian

Ostegun honetan eta hurrengoan joarea astintzen ikasteko saioak antolatu dituzte. Lazkaoko Herrikoan ezarri dute hitzordua 18:30ean.

Manex Usarralde Garmendia

Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Legazpiko Udalak

Abenduaren 6an eta 7an izango da autobusa, eta txartelak 5 euro balioko du. Udaletxean edo Kultur Etxean erosi beharko da azaroaren 30a baino lehen.

Futbola

Aste hasiera gozoa, Altamiran

Lehen taldeak eta Jubenilen Ohorezko Mailako taldeak garaipen garrantzitsu bana lortu zuten pasa den jardunaldian.

Izaro Villarreal
San Andres jaiak

Odolki eguneko azokan gastatzeko deskontu bonuak banatuko ditu udalak

Aurten lehenego aldiz jarri dute martxan ekimena. Gaurtik azaroaren 20ra egongo dira eskuragarri udaletxean, agortu arte.

elkartasuna

1.422 euro bildu ditu Beasainen Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak

Lortutako baliabideak ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko dituzte.

Movember

Jon Carracedo ikertzailearen hitzaldia gaur Legazpin, Movember kanpainaren barruan

Prostatako minbiziaren ikerketan egiten du lan, besteak beste. Hitzaldia Kultur Etxean izango da, 18:30ean. Gizonezkoen osasunari buruz sentsibilizatzeko mugimendua biharko Hegialdeko pintxo potean ere izango da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa