
Mañuecok eta Atienzak duten aukera zabalari begiratuta, potaje platerak prestatzeko aitzakia gehiagorik ez da behar. Brusela azak ere hotz garaikoak dira, eta iritsi dira feriara.

‘Arriaran mendez mende: 1305-2026’ liburua ondu du Iker Sanchok (Lazkao, 1975). Beasaingo Paperak bildumaren 34. alea da eta gaur aurkeztuko du Intxaurpe elkartean, 18:00etan.

Lehertutako labea zegoen pabiloian agerikoak dira suteak eragindako kalteak, teilatuan.

Kazetari itsasondoarrak Ceutako migrazio krisiaz BERRIArako egindako lana nabarmendu du epaimahaiak. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak, Andoainen.

Azaroaren 27an, Naia Begiristain, Andoni Berbel eta Eider Sarasola goierritar ikertzaile eta profesional gazteek biomedikuntzan, digitalizazioan eta lurralde garapeneko politiketan izandako ibilbideak partekatuko dituzte.

Lazkaoko EAJko ordezkariek EH Bildukoei egotzi diete kritikatu bakarrik egiten dutela. EH Bildurentzat hauteskundeetarako botoak «erosteko» modu bat da.

Manu Unanuek botako du San Martin jaien hasierako txupina. Ia hiru hamarkadatan herriko lanetan aritu da.

Denetariko jarduerak izango dituzte, asteartera bitarte. Manu Unanuek botako du San Martin jaien hasierako txupina. Zaindariaren eguna ezohikoa izango da, greba orokorra dela eta.

Uztaritzeko Kotilunak, Lazkaoko JTK eta Beasaingo joaldunek parte hartuko dute larunbateko saioan.

Antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizuna da, «osasun mentalaren eta nahigabeko bakardadearen inguruan» hausnarketa sustatzeko

Sarrerak aurrez eros daitezke Ormaiztegin eta Beasainen.

Zaldibiako Ekintza Kulturalak (ZEK) antolatu du. 22:30ean hasiko da. Sarrerak batzuk geratzen dira oraindik.

Murumendira igoko dira parte hartzaileak. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez.

Aitor Larrañaga Illarramendi da Peli, eta erakusketa azaroan eta abenduan zehar izango du irekita.

18:00etan izango da, Barrena jauregian. Kimetz emakumeen elkarteak antolatu duen jarduera da.

Lehenengo saria 200 euro eta garaikurra dira, bigarrena 150 euro eta garaikurra eta hirugarrena zein lehen herritarrarena 100 euro eta garaikurra.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 4an amaituko da. Udalaren webguneko zerbitzu telematikoen bidez aurkeztu behar dira eskabideak.

Xabier Amurizak Lazkao Txikiren hainbat bertso kantatuz eta gogoetak partekatuz osatuko du ikuskizuna.



