
Burdinola elkarteak sustatuta, auzo horren historia jasotzen duen liburua idatzi du Felix Ibargutxi kazetariak, 1994an argitaratu zutena osatuz. Igandean aurkeztuko dute, Telleriarteko plazan, 12:30ean.

Eskolako LH5eko eta LH6ko ikasleek jaurtiko dute jaien hasierako txupinazoa. Ekintza batzuetarako izen emateak zabalik daude oraindik.

18:00etatik 20:00etara bitartean egingo da, Barrena jauregian. Ikerketa talde ezberdinek elkarlanean abiarazitako prozesuaren emaitza da, eta Ordiziako Urdaneta eskolan kokatzen da.

Urteko sasoi honetan loreak inoiz baino ederrago ageri dira. Urretxuko eta Zumarragako udalek lore sariketa egiten dute urtero eta Landaburu baserriko Lurdes Etxaniz eta Fermin Goenaga urtero saritzen dituzte.

Kirol jardueran euskararen erabilera sustatzeko xedea duen programaren emaitzen berri eman dute Urola Garaiko Mankomunitateak, eta parte hartzen ari diren Urola, Ilintxa eta Goierri klubetako ordezkariek.

Piperminak duela aste batzuk iritsi ziren, eta gaurtik Gernika motakoak eta morroak ere salgai daude. Patata gorria ere hasi da.

Banakako proba egingo dute aurrena, eta australiar erakoa gero. Ohi bezala, 80 igerilari inguru espero dituzte.

Lanorduetan murrizketak egiteko asmoa ere azaldu du egoitza kudeatzen duen Zaintzen-Clece enpresak. Kaleratzea atzera botatzea eta enplegua bermatzea exijitu dute langileek. Manifestazioa deitu dute datorren asterako.

Ekainaren 28a da inkesta betetzeko azken eguna.

Bi deialdi egin dituzte gaurko: Lehena 17:30erako eta bigarrena 18:00etarako.

Ekainaren 24ra arte izango dute herritarrek proposamenak egiteko aukera. Azari elkartearekin, Txindoki Atletismo taldearekin eta Boxing elkartearekin batera botako du pregoia hautatua izaten denak.

'Ordizia Gogoratuz' herritar taldearen topaketaren baitan aurkeztuko du ordiziarrak bere lana, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Toalla eta hozkailuz osatutako loteak zozkatuko ditu bezeroen artean Legazpiko merkatari elkarteak.

19:00etan da irekiera ekitaldia. Uztailaren 5era egongo da irekita, egunero 18:00etatik 20:00etara.

Uztailaren 26rako eta abuztuaren 30erako ere antolatu dute tailer bana. Izena eman behar da.