
Proba luzea Josu Urrestarazuk eta Mayi Mujikak irabazi dute, eta 15 kilometroko motzagoa Axier Artolak eta Maider Unanuek.

Zaldibian jokatutako Goierri-Tolosaldea eremuko kanporaketan garaile atera da Urretxu-Zumarraga 1 taldea; Alegiako Boskaturekin kantatu dute.

Junior mailako lasterketa goizean jokatu da, 73 kilometroko etapa menditsuan. Bellota-Goierri taldeko ziklista ihes eginda bakarrik iritsi da helmugara.

Laugarren etapan, gaur, 6. sailkatu da, eta lidertza galdu du. Bihar bukatuko da Txinako itzuli hori.

Joxe Migel Iztueta bertsolariaren jaiotzaren 100. urteurrenean, haurrez inguratuta, dantza, kantu eta bertso artean gogoratu dute. Harekin bertsotan ibilitako batzuek eta gazteagoek koplatan gogoratu dute Lazkao Txiki eta haren ondarea.

Sigla-joko bat da: Feminismoa, Euskara, Sozialismoa Ta (kolektibotasuna) Askatasuna ditu oinarri. Lehen ekintza jaietako kuadrilla eguneko bazkaria izango da.

Berasategi helmugara hirugarren postuan iritsi da, Txinako Hainango Tourreko hirugarren etapan. Gainera, olaberritarrak Erregulartasunaren lidergoa sendotu du.

Euskal Herria plazan izango da ekitaldia, 12:30ean. Gertukoen hitzak eta bideoak lagun, "irrifar batekin" gogoratu nahi dute martxoan hildako mendi korrikalari legazpiarra.

Lau herrietako 19 establezimenduk dute jasota Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren aitortza. Ziurtagiri hori lortu duten azkenak Urola pentsioa, Etxeberri hotela eta Lenbur Fundazioa izan dira.

Antzezlanak Beasainen, Gabirian, Legazpin eta Ordizian, bertsolaritza eskaintza zabala, 'Lazkao Txiki gogoan' oroimen ekitaldia, Urretxuko Motz tabernaren agur festa, ikuskizunak, kontzertua, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Apirilaren 25eko bisitarako plazak agortu dira, baina hilaren 24ko bisitarako badago lekua oraindik. Izena eman behar da.

Melmak gazte asanbladak egitaraua kaleratu du. Bazkalondorenerako jolasak eta karropoteoa antolatu dituzte.

Tribbu aplikazioa erabiltzen duten gidari zein bidaiariek %50eko hobaria izango dute bidaia bakoitzeko, gehienez 2 euroko mugarekin.

Apirilaren 24an izango dira partidak, Ataun San Martingo Auzoeta kiroldegian. Sarrerak salgai daude herriko hainbat tokitan.

Maiatzaren 2an ospatuko da, Gazta Azokaren barruan, eta izena udaletxean eman behar da apirilaren 29rako.

Udalak azaldu duenez, udaltzaingoak hainbat patinete elektriko atzeman eta immobilizatu ditu berriki, baimendutako 25 km/h-tik gorako abiaduran ibiltzeagatik eta erantzukizun zibileko asegurua ez izateagatik.

Haur eskolan bertan presentzialki egin beharko da 2026-2027 ikasturterako matrikulazioa, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:00etara.

Udalak deia egin die herritarrei festetan zapia janzteko. Salgai dago herriko hainbat tokitan, 2 euroan.

