
Larunbatean izango da lehen jarduera, 10:00etatik 13:00etara, Beasaingo Jabetze Eskolaren barruan. Udalaren helburua da azpiegitura berria hezkuntzarako, ikaskuntzarako eta herritarren arteko harremanak indartzeko baliabidea izatea.

2026ko 3. hiruhilekoan lortutako kontratu berriek metatutako kopurua ia 5.000 milioi eurora eraman dute. Kontratazio nagusiak Serbiako JSC Srbijavoz aldiriko trenena (operazioaren balioa 300 milioi euro baino gehiagokoa) eta Frantziako tren-tram unitateena (150 milioi euro baino gehiagokoa) izan dira.

Goierriko jarduera ekonomikoa ia erabat gelditu da etxebizitza eskubidearen alde gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin bat eginez. Arratsalderako hiru manifestazio daude deituta Goierrin.

Iragarri dute berritze prozesuan dagoen Antselmoren Baratzean "memoria gune bat eraiki nahi" dutela. Bizikidetzarako Mahai Politikoa ikerketa lan bat garatzen ari dela azaldu dute, "Ordiziako sufrimenduaren mapa osatzeko".

Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren aurka dago deituta gaur greba orokorra. Arratsaldean manifestazioak izango dira.

Kontrolpean dago Zaldibian 80 hektarea erre dituen sutea. Honako irudiak utzi ditu. Bideoa, albistean.

Azaroaren 22an jokatuko da, Beloki pilotalekuan, eta sarrerak salgai daude jada.

Ordiziatik Beasainera, Urretxu-Zumarragan eta Legazpin egingo dituzte manifestazioak ‘Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!’ lemapean.

CIC nanoGUNEko Nanobiosistemak taldeak garatzen duen ikerketa-lerro bat aurkeztuko da Beasainen hilaren 18an. Ez da zientzia ezagutzarik behar. Izena eman behar dute interesa dutenek.

Bertso-Olariak eskolak antolatuta, herriko bertako Nerea Elustondok kantatuko du Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Aitor Etxebarriazarragarekin batera. Latxaregin izango da, 19:00etan, eta sarrerak leihatilan salduko dituzte, 10 euroan.

Arriarango Intxaurpe elkartean izango da. Izena eman behar da hilaren 12rako.

Latxartegin instalatuko duten district heating sistemari esker inguruko eskolak klimatizatuko dituztenez, herriko gainerako eskolak ere klimatizatzeko eskatzen dute. Hurrengo urteko aurrekontuetan lan horietarako partida bat sartzea nahi dute.

Azaroaren 18an izango da eta izena emateko epea irekita dago jada.

Fisika kuantikoa eta horrek eguneroko bizitzan duen presentzia ezagutu nahi dutenek, Euskal Herria plazan instalatuko duten unitate mugikorrean izango dute horretarako aukera. Goizean taldeentzako bisitak izango dira, eta arratsaldean herritar guztientzat. Izena eman behar da.

Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du. Hilabete horretako lehiaketak 30 partaide izan ditu.




