
Barazkiak, ogiak eta gozoak, eta esnekiak. Legazpiko Kontsumo taldearen eskaintza da. Astelehenero, Azokan egiten dute banaketa. Tokia badago.

Ormaiztegin Aranguren Txiki baserria zegoen eremuan egin dituzte lanok. 2024ko luiziaren ondorioz, baserria bota eta eremua egonkortu dituzte. Lanek ia 500 mila euroko aurrekontua izan dute eta hiru hilabetetan egin dituzte.

Zazpi herrialdetako arropa, musika, dantza eta janari tipikoak ezagutzeko aukera egongo da. Hain zuzen ere, Mexiko, Ekuador, Errumania, Maroko, Kolonbia, Nikaragua eta Euskal Herrikoa.

Gaur aurkeztuko dute Ordiziako Herri Antzokian 'Erro eta Hego. Ordiziako Mendizaleen Memoria Historikoa' ikus-entzunezkoa. 44 ordiziarren ahotsak jasotzen ditu.

Diru partida totalaren banaketa eta aurrera eramango dituzten inbertsio nagusiak jasotzen ditu. Etxe guztietara banatu dute.

Aldundiak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak ostatu sare turistikoa sustatu dute, establezimendu horien biziraupena bermatzeko eta barnealdearen erakargarritasuna ezagutzera emateko.

Lortutako baliabideak ikerketa onkologikora eta elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak doakoak izatera bideratuko dira. Elkarteak ordiziarrei eskerrak eman nahi izan dizkie.

[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Azienda eta hegaztien erakusketa izan da Arana kalean. Plaza azpiko astearteroko azokaz gain, Zubimuzu plazan talogileen eta bestelako produktuak saltzeko postuak egon dira.

Bidea eusteko lanak egingo dituzte bihar hasita. Lanak 10 egunez luzatuko dira eta errepidea zirkulazioarentzat erabat itxiko dute bi noranzkoetan.

Ordiziako talde feministak bihar, asteazkenea egingo du, 19:00etan, plazan. Beasaingo talde feministak, ostegunean, 19:30ean, egingo du Erauskin plazan, eta Lazkaoko talde feministak ostegunean 19:00etan, plazan. Itaiaren lehen elkarretaratzea Legazpin maiatzaren 21ean izango da, ostegunean, 18:30ean Paso Txominen. Beasainen, aldiz, maiatzaren 24an izango da, igandean, 18:00etan Bideluze plazan.

Adin guztietako pertsonentzat egokitu dute 12 kilometroko ibilaldia. Ekainaren 27ko lasterketako bidea ezagutzeko balioko du.

Maiatzaren 27a izango da izena emateko azken eguna.

Maiatzaren 24an eta 25ean egingo dute zegamarrek urteroko bisita Arantzazura, Pazko Bigarrenarekin.

Arratsaldeko saioan izango dira, 18:00etan hasita. Mugikorrik gabe egon diren denboran izandako esperientzia partekatuko dute Jakintzako ikasleek.

1965ean sortua, 60 urte bete zituen iaz goiko barrioak.

Larunbatean egokitu dira aurten urteko ekintza nagusietako bi Idiazabalen. Pintura lehiaketa goizean izango da eta Eltziego eguna egun osoan zehar.

Helburu bikoitza izango du: trastelekuak alokatzeko aukera eskaintzea, batetik, eta osasun arloko profesional ezberdinez osatuta egongo den zerbitzu berria eskaintzea, bestetik.

Ostiraletik igandera bitarte, hitzaldia, IX. zortzikoa eta dantzari txikia izango dira Ordizian.





