Kultura

Goierriko Jazzaldia hastear da

13. edizioa izango da eta Ordizia izango du topaleku. Gaur hasi eta larunbatera arte luzatuko dira ekitaldiak. «Askotariko gonbidatuak» izango direla aurreratu dute.

Izaro Villarreal

Herri omenaldia Azurmendiri

Bere heriotzaren lehenengo urteurrenaren harira, herritarren aitortza jasoko du Joxe Azurmendi euskal idazle eta pentsalariak larunbat honetan, Zegama jaioterrian.

Uztakale

Kultura eta aisialdia dohain Legazpiko plaza eta kaleetan, uztailean

Ostiralean hasiko da aurtengo Uztakale programazioa. Haurrentzako ekintzak, dantza, antzerkia, zinema... denetik izango da.

Legazpiko erraldoiak kalean, zaletasuna etxeratzeko

Herriko konpartsaren eguna ospatzen ari dira. 11 kideko erraldoi familiako 7 atera dituzte gaur.

Musika

Emotio abesbatzaren 10. urteurreneko kontzertua, berezietan bereziena

Ordiziako Emotio taldeak kontzertu berezia eskainiko du larunbatean, 20:15ean, elizan. Dohainik da.

San Joan bezpera

Goierriko San Joan suak iruditan

Bero bolada betean eta Alarma gorria aktibo egonda ere, Goierriko hainbat herritan San Joan bezperako suak piztu dituzte, neurri txikiagoan eta segurtasun neurriak betez.

Goierriko Hitza
Dantza

Korostik irudi berria estreinatu du

Maddi Mantxola urretxuarrak egin du dantza taldearen logoa, eta itxura modernoagoa eta eguneratuagoa eman dio aurrekoari, «Korostiren izaera eta naturarekiko lotura islatuz»

Felix Ibargutxik aurkeztu die liburu berria Telleriartekoei

‘Telleriarte berriz ere’ du izenburua, eta Apatxo liburu dendan dago salgai.

Agenda

Asteburuan Goierrin zer?

Bare antzekoa dator uztaileko bigarren asteburua. Geltokietako jaiak Urretxu-Zumarragan, XI. Gau ibilaldi mitologikoa Ataunen, bisita eta ibilbide gidatuak, esperientziak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Udako ekintzak

Talo-jana ostiralean Lazkaoko plazan

Maizpidek uztailerako ekintza gehiago ere antolatu ditu: Trajea antzezlana, Bentazaharreko mutiko alaiak taldearen kontzertua eta triki-bertso poteoa.

Manex Usarralde Garmendia

Bertso-poteoa gaur Legazpin

Aitor Sarriegi, Eneko Araiztegi eta Ane Beloki bertsotan arituko dira erdiguneko taberna inguruan, 19:00etan hasita.

Kale antzerkia

'Hausturak' clown lana, asteazkenean Laubiden

Bea Larrañaga antzezleak eskainiko du, 19:00etan, Uztakale programaren barruan.

Sanferminak

Ariztimuño eta Zeberio, txistuarekin eta gaitarekin txupinazoan

Iruñeko udaletxeko plazan jo dute, eguerdian, txupinazoa bota eta minutu gutxitara egin ohi den emanaldian.

Musika

Zentzumenak pizteko 'Koklea', Erauskin plazan igandean

Oreka TX taldeak 'Koklea' proiektuko emanaldia egingo du Igartza Musika zikloaren barruan.

Xarma Leonek ‘Berpiztu’ abestia kaleratu du

Drag artista ordiziarraren bakarkako bigarren musika-proiektua da. Plataforma guztietan dago entzungai.

Izaro Villarreal
Agenda

Asteburuan Goierrin zer?

Santa Isabel jaiak Ataungo Aian eta Zumarragan, Sigi-Sagas jaialdia Beasainen, Elizatari Oihuak Fest! musika jaialdia Itsasondon, Goierriko Jazzaldia Ordizian, ikuskizunak, kontzertuak, ospakizunak... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa