Ostiralean, 20:00etan, ‘Beasain Mitoen Bihotzean: Basajaun eta Mariren etorrera’ antzezlana egingo du Ekaitz konpartsak, Jesus Garciak berritu dituen bi erraldoiak aurkezteko.


Bonberia eraikin berriak hartuko duen lehenengo ekimena izango da. Aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dituzte azaroaren 1era arte.

Euskal Herriko Dantza Txapelketak 50. edizioa beteko du, aurten. Txapelketaz gain, ospatzeko eguna izango da larunbatekoa. Frontoi zaharreko bazkarian 160 lagun elkartuko dira.

‘Tunelean kontu kontari’ irakurgai mailakatua aurkeztu du Patxi Zubizarretak. A2 euskara-mailara egokituta dago. Jokin Mitxelenak egin ditu liburuko ilustrazioak.

Lehen faseko azken kanporaketa jokatu da asteburuan Agurainen, eta Nerea Elustondok irabazi du, 695,5 puntu bilduta. Eibarren izango da legazpiarra, urriaren 31n.

Urriaren 31n kantu bazkaria egingo dute Ordizian. Kuxkuxtu txarangak, Kantzazak Ordiziak eta Laguntasuna Errondailak parte hartuko dute.

Euskal Herriko 11 margolari elkartu ditu ekimenak.

Kontzertuak 19:00etan hasiko dira skate parkean. Ondoren, DJek Malantza tabernan jarraituko dute. Dohainik da.

Margolana lehiaketara aurkeztu zuen egun berean hil zen Narbarte. Sari banaketa ekitaldiaren ondoren Xabier anaiak bi bertso eskaini dizkio.

Urriaren 31n amaituko da eskaerak egiteko epea.

Segurako Xirikara antzerki taldearen azken lana da. Sarrerak bost euro balio du.

12:00etan hasiko da Dolarea Hotelaren aurrean. Ez da izenik eman behar.

Alaitz Artolak eta Julen Arzamendik Ipar Euskal Herriko zein Hego Euskal Herriko konpositoreen obrak interpretatuko dituzte

Irailean egindako argazki rallyaren sari banaketa ekitaldia egingo dute ostiralean, eta herriko hainbat argazkilariren erakusketa irekiko dute.

Bost taldek jo dute Aho Lehor Fest jaialdiaren seigarren edizioan.

Artedrama taldeak 'Nor naizen baneki' antzezlana eskainiko du, 17:30ean. Sarrerak salgai daude 10 euroan Latxartegik lehiatila digitalean, baina egunean bertan ere erosi ahal izango dura emanaldia hasi aurretik.

Egun bakarreko egitaraua ondu dute aurtengoan, eta Ordiziako Plaza Nagusia izango da elkargune.

Aitor Bizkarrak, Onintza Enbeitak, Jexux Mari Irazuk eta Ane Beloki legazpiarrak kantatuko dute.
