15:30ak aldera egindako euriteen ondorioz Lazkaoko kaleak urak hartu ditu. 10 minututan ia 5 litro bota ditu metro koadroko eta tenperatura lau gradu jaitsi da kolpean Euskalmeten arabera.
Loinatz Jaietako bigarren asteburua hasi zuten beasaindarrek atzo, eta gaur mozorrotuta irten dira kalera. Gauean Oihan Vega DJa ariko da Bideluze plazan.
Beasaindarrek agur esan diete aurtengo Loinatz Jaiei, Ostadar dantza taldeak antolatutako topaketen 22.edizioarekin eta Arrano Kulturak antolatutako herri-kirol ikuskizunarekin.
59.San Martin proba egin dute gaurkoan Ataunen. Gipuzkoako Txapelketako lasterketa izan da hau, asteburu honetan Goierrin egin den bigarrena.
Sustraiak dantza taldeko Maria Sanchez eta Irune Azpeitia legazpiarrek parte hartu dute.
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Karmele Gisasola izan da haien kapitaina, eta Irati Astondoa talde berdearena. Iaz arte Pazko astelehenean izaten zen Saturdiko ospakizuna, eta aurten maiatzera aldatu dute, bi egunetako egitaraua antolatuta.
34. kapitulua ospatu dute gaur. D'elikatuzen hasi dute eguna, eta udaletxean amaitu dira ekitaldiak. Ondoren, elkarrekin bazkaldu dute.
[BIDEOA albiste barruan] 196 lasterkari helmugaratu dira Txindoki puntan. Seniorretan, gizonen podioa Oier Zubeldia amezketarrak eta Aritz Unamuno bergararrak osatu dute, eta emakumeen podioa, berriz, Ainhoa Sanz Rodriguez urretxuarrak eta Maria Zorroza gernikarrak.
Bosnaka irten dira korrikalariak Larraitzetik, neutralizatuta, eta Gaintzako bidegurutzean hasi da kronoigoera.
Apirilaren 19an elkartasun azoka gozoa egin zuen eskolako komunitateak, minbizia duten haurren familiak biltzen dituen elkartearentzako dirua jasotzeko.
Maiatzaren 25ean Ordizian, Altamira estadioan, euskal errugbiaren festa izango da. 10:00etatik aurrera, maila guztietako finalak jokatuko dira.
Beasaingo Loinatz jaien bigarren asteburua, Zumarragako Eitzagako San Isidro jaiak, Zaldibiako Saturdi auzoko jaiak, Algaraka bakarrizketa lehiaketa Urretxun, helduentzako eta haurrentzako ikuskizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.
Lekanazpi elkarteak egin du deialdia, eta perretxikozaleak gonbidatu ditu parte hartzera. Elkartean bertan izango da, 18:30ean.
Andrea Jaurrieta igandeko 19:30eko saioan izango da, filma aurkezteko.
Denboraldia amaitzeko bi partida falta dira: bihar, 21:00etan, Zubietan Deusto Donostiaren aurka, eta astebete barru, Altamiran Beasainen aurka
Aste "positiboa" izan da Oianguko palarientzat. Emaitza politak lortu dituzte.
Aurten ere udalekuak batera egingo dituzte Altzagak eta Aramak, ekainaren 24tik uztailaren 19ra.
Legazpiko parrokian kontzertua egingo du igandean, 19:00etan. Publikoak organoa barrutik ezagutzeko aukera izango du.
Udalak sustatutako esperientzia pilotua izan da Gipuzkoan, eta honen ondotik Zumarragako, Azkoitiko eta Azpeitiko zentroak ere hasi dira tramite horiek egiten. Azahara Dominguez diputatua Legazpiko zerbitzua ezagutzen izan da.