German Elkorok eta Edorta De Antak jokatu dute euskal selekzioaren ordezkari gisa, eta 15-10 eta 15-9 irabazi diete Navarro eta Cabanne frantziarrei.


Jaialdiak formatua aldatu du aurten, antolakuntza taldearen nekeak bultzatuta. Eguerditik gauera arte luzatuko den egun bakarrean bilduko dute proposamen berria.

Esku-huska, banaka zein binaka, Espainiaren aurka jokatuko du euskal selekzioak. 19:00etatik aurrera izango dira finalak.

Bortizkeriaren biktima izandako pertsona guztien "duintasunaren aitortzan eta elkarbizitzaren berreraikuntzan" egindako ekarpenagatik jasoko du Lurraldeko sari instituzional gorena.

Ostegun arratsaldean egin zuten Ormaiztegiko proba mitikoaren aurkezpen ekitaldia. Ion eta Gorka Izagirrek —txirrindularia eta probaren antolatzailea— parte hartu zuten aurkezpenean.

Egoitzetako ratioak leheneratu eta erabiltzaileen eskubideak errespetatzea eskatzeko, kalera aterako dira langileak datorren azaroaren 18an, arratsaldeko 18:00etan.

‘Errigora, sustraitik espaziora’ dokumentala estreinatuko dute Lazkaon. Dokumentalaz gain herri ekimeneko lehen boluntarioak omenduko dituzte bihar.

Buskabaso elkarteak sustatuta, San Inazioko eskola zaharretan dago kokatuta zerbitzua. Momentuz asteazken arratsaldeetan irekitzen dizkiete ateak nahi duten herritar guztiei.

Azaroaren 2tik 6ra bitartean, jarduera ugari izango dira Barrenan. Ordiziako Mendizaleak eta Emaneurrek elkarlanean antolatu duten ekimena da.

Zaldibiako 31. Ardiki Eguna, Ordiziarrock musika jaialdia, Urrizko bertso saioa Urretxun, Aurtzakaren jaialdia Beasainen, Ardanbidetako erromeria Lakiolan, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Datorren azaroaren 12ra arte izango dute herritarrek parte-hartzeko aukera, kultura@legorreta.eus helbidera proposamenak bidalita.

Maider Bartolome Gurrutxagak gidatuko ditu saioak, ostiralero 15:00etan Urbietan. Herritar guztientzat da, doan. Izena emateko epeak urriaren 28ra arte irekita jarraitzen du.

Gorka Iturriaga izango da hizlaria eta udaletxeko beheko aretoan egingo dute, asteazkenean, 19:00etan. Goierriko EAJk antolatu du.

Antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da azaroaren 14ra arte, gaztelekuan bertan.

Lazkaoko EH Bilduk dio Begiristain «ezerk bereizten badu, gertutasunez lan egitea» dela. 2027ko maiatzaren 23an izango dira udal hauteskundeak.

Aholkularitza eta tutoretza zerbitzua eskainiko du garapen agentziak, Lanbideren programa baten barruan. Negozio ideia bat dutenei zuzenduta dago.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, 'Kontaidazu Igartzako istorio bat' mahai ingurua 18:00etan da.


