
Antolatzaileek azpimarratu dute egunero jende asko ibili dela. Mendi lasterketak inoizko parte hartzaile kopururik handiena izan du.

"Bizitako guztia irribarre batekin oroitzeko momentua iritsi" dela jakinarazi du: "Etapa hau itxi, datozenei bidea zabalik utzi eta berri bat hasteko garaia da".

Lanetarako sei hilabeteko epea amaituta, bukatu dituzte lan gehienak, eta ireki egin dute plaza jada.

Udalak iragarri du "eraikuntza lanak amaitzear" direla. 10-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza da Bizilabe, gazteek zientzian eta teknologian sakontzea bilatuko duena. Izen-ematea ireki dute.

Gizonezkoen futboleko Munduko Koparen, eta igandeko Espainia eta Argentinaren arteko finalaren harira, Ernaik eta GKSek Euskal Selekzioaren Ofizialtasuna eskatu dute. Mo

Hamar postu jarri dituzte Erauskin plazan, eta zenbait komertziok kalera atera dituzte salgaiak, denden kanpoaldera.

Igande eguerdian, Usondo parkean, foruen abolizioa eta Alkateen Mugimendua gogoratuko dituzte. Goierritik, EH Bilduko, EAJ-ko eta talde independenteetako alkateek parte hartuko dute.

Presoen kopurua eta egoera jakinarazteko asmoz, '110 preso eta erbesteratu, 110 topa' elkartasunezko zozketa antolatu du Goierriko Etxeratek, 110 garagardotako sariarekin.

Ferrata bide batzuk egingo dituzte. Parte hartzeko interesa dutenek uztailaren 21eko bilerara joan behar dute.

Uztailaren 20ko 21:00etatik uztailaren 21eko 04:00etara itxita egongo da.

Santa Ana jaiak Ordizian, Santa Marina jaiak Aztirian eta Madalena jaiak Alegian; bisitak, esperientziak eta jolasak turismo baliabideetan, Tapia eta Leturia Banda Zegaman, Organo barrokoaren jaialdia Ataunen, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Udalekin elikadura mahaiaz hitz egingo dute Zaldibiako Goizane eraikinean, bihar, 16:00etan.

Uztailaren 15etik 16rako gauean, 21:00etatik 04:00etara itxiko dute.

Elkarretaratzea deitu dute Beasaingo Bideluze plazan ostiralean.

Mendeurren kaleko bidegurutzetik Gernika pasealekuko aparkalekura itxita egongo da, 07:30etik 17:00etara.

Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak eskainiko dute saioa, 11:00etatik aurrera.

Bertako elementu nagusia Iparragirreren gitarra da. Okertuta ageri da, Urretxuko aldapa irudikatzeko.

