
Iaz ere parte hartu zuen sariketan, orduan Bizkaia ordezkatzen. Abuztuaren amaieran izango da lehiaketa, Badajozen.

Udalerrian etxebizitza politika desblokeatzea lortu dutela, eta Udal Gobernua 400 etxebizitza hutsen aurrean jardutera bultzatu dutela diote taldeko ordezkariek.

Patxi Madariaga izan da bildumaren proiektua gidatu duena. Lazkaoko herritarren 160 testigantza jaso dituzte. Beneditarren artxiboan gorde dute, eta edonork ikusi dezake.

Datorren asteazkenean, ekainaren 3an, egingo dute aurkezpen ekitaldia Ordiziako Herri Antzokian, 11:00etan hasita. Taldearen hasieratik gaur arteko mendizale beteranoak gonbidatu dituzte.

Legazpiko hainbat basotan Tantai kooperatiba garatzen ari den estaldura jarraituko basogintza sistemaren emaitzak neurtzeko monitorizazio lanak egiten ari dira, Europa mailako proiektu baten barruan. Udaberrian markatu zuten lursaila, eta AFI deituriko sarearen barruan sartuta geratu da.

Aurreneko aldiz, eguerdira lekualdatu dute; 12:00etan izango da, bihar, parkean. 100 herritar inguru izango dira bazkarian.

Urte beteko azterlanaren azken emaitza da bisita. Pilare Muxikak eta Anttoni Okarizek ondu dute lana.


Abilezia zirkuitua, patin martxa eta profesionalen lasterketa egingo dituzte.

'Eki-Kili-Xehea, a ze odisea!' ipuin kontaketa saio egingo du liburutegian.

Apirileko lehiaketako galderari erantzun zuzena eman du beste 94 herritarrekin batera, eta bera atera da saridun guztien artean egindako zozketan. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.

Bihar emango dute, 18:00etan. XXI. mendeko faxismoa eta haren kontrako borroka ditu hizpide ikus-entzunezkoak.

Udaberri Kulturaleko azken aurreko ekintza da Zarauzko medikuaren hitzaldia.

Imanol G. Gurrutxaga lazkaotarra da zuzendaria.

Ekainaren 6an izango da Gasteizko taldearen emanaldia.

Plazan izango da hitzordua, arratsaldean. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago. Gaur da izenak emateko azken eguna.

2014 eta 2022 urteean artean jaiotakoentzat izango dira, ekainaren 22tik uztailaren 17ra.