
Espekulatzaileak espropiatzea, espekulazioa debekatzea eta etxebizitza behar sozialen arabera planifikatzea eskatuko dute Greba Orokorrean.

Kulturen Arteko X.Topaketaren harira Hajar Saamadik emandako hitzaldian migrazioaren inguruko hainbat kontzeptu landu dituzte. Egungo gizartean kontzientzia pizteko beharra azpimarratu dute.

Geldialdiak eta elkarretaratzeak egiten ari dira, Erreminta adarreko bost lankideren kaleratzeak salatzeko. Kudeaketa txarrari egozten diote enpresaren egoera. Bitartean, Agro adarreko langileei ABEEa aplikatu diete.

Hurrengo urtean hiru hamarkada beteko ditu Legazpiko Gaztetxeak, eta Gazte Asanblada murgilduta dago ospakizunen prestaketan. Egun bakarrekoa baino, ikasturte osoko festa izango da.

Bihar jokatuko dute Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 21:00etan. Jaialdian beste finalerdia ere jokatuko da Rekalderen eta Amianoren artean.

18. Txerri Azoka egingo dute Mutiloan igandean, goizetik eguerdira bitartean. Txerriak, txerrikiak eta artisau produktuek osatuko dute eskaintza.

Mañuecok eta Atienzak duten aukera zabalari begiratuta, potaje platerak prestatzeko aitzakia gehiagorik ez da behar. Brusela azak ere hotz garaikoak dira, eta iritsi dira feriara.

Lehertutako labea zegoen pabiloian agerikoak dira suteak eragindako kalteak, teilatuan.

Larunbat goizean, 11:30ean udaletxeko batzar aretoan, azken sei hilabeteetan Beasainen erroldatu direnei ongietorria emango die.

Helduen mailan —12 urtetik gorakoak— irabazi du saria. Haurren mailakoa sarituak datorren astean emango dituzte jakitera.

Sarrerak gaur jarri dituzte salgai 'musikaze.net' webgunean, 10 euroan.

11:00ak aldera kalejiran aterako dira konpartsa guztiak, eta dantza saioak egingo dituzte Erauskin plazan.

Uztaritzeko Kotilunak, Lazkaoko JTK eta Beasaingo joaldunek parte hartuko dute larunbateko saioan.

Antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizuna da, «osasun mentalaren eta nahigabeko bakardadearen inguruan» hausnarketa sustatzeko

Sarrerak aurrez eros daitezke Ormaiztegin eta Beasainen.

Zaldibiako Ekintza Kulturalak (ZEK) antolatu du. 22:30ean hasiko da. Sarrerak batzuk geratzen dira oraindik.



