
Bi titulu eskuratu ditu 1.500 metro eta 400 metroko lasterketetan. Fernandezek FEDDI mailan aritzen da Club Paralimpico Ascensores Bertako Javi Conde taldearekin.

Legazpin, Urretxun, Zumarragan, Beasainen, Ordizian eta Idiazabalen pantaila erraldoiak jarri zituzten Realaren larunbateko partida ikusteko. Gipuzkoarren garaipenarekin, festa lehertu zen toki guztietan.

Gizonezkoen kategorian, berriz, Beintza-Labaiengo Mikel Albisuk irabazi du. 430 korrikalarik parte hartu dute 20. edizioan.

Bigarren postu orokorraz gain, Erregulartasunaren saria ere eskuratu du olaberriarrak.

Junior mailako lasterketa goizean jokatu da, 73 kilometroko etapa menditsuan. Bellota-Goierri taldeko ziklista ihes eginda bakarrik iritsi da helmugara.

Laugarren etapan, gaur, 6. sailkatu da, eta lidertza galdu du. Bihar bukatuko da Txinako itzuli hori.

Proba luzea Josu Urrestarazuk eta Mayi Mujikak irabazi dute, eta 15 kilometroko motzagoa Axier Artolak eta Maider Unanuek.

Berasategi helmugara hirugarren postuan iritsi da, Txinako Hainango Tourreko hirugarren etapan. Gainera, olaberritarrak Erregulartasunaren lidergoa sendotu du.

Euskal Herria plazan izango da ekitaldia, 12:30ean. Gertukoen hitzak eta bideoak lagun, "irrifar batekin" gogoratu nahi dute martxoan hildako mendi korrikalari legazpiarra.

Malaysiako Borneo Ultra-Trail Marathon proban lortu du bigarren postua, Kiulu hirian.

Puntu bat atera du Loinatz futbol zelaian UD Logroñesen aurka Beasainek, igandean, bana berdinduta.

Juniorrak Zegaman eta Lizarran aritu dira, eta eskolartekoak Tolosan elkartu dira.

Apirilaren 24an izango dira partidak, Ataun San Martingo Auzoeta kiroldegian. Sarrerak salgai daude herriko hainbat tokitan.

Udaletxea txuri-urdinez argiztatzen dute gauero, astelehenetik. Bihar, pantaila erraldoia jarriko du udalak Euskal Herria plazan, eta partida aurrekoa girotzeko, herriko hainbat musikarik kalejira egingo dute.

Igande honetarako familia osoarentzako mendi irteera antolatu dute. Orientazioa praktikatzeko irteera, berriz maiatza amaieran izango da. Gaur eman daiteke izena elkartean bertan, bietarako.

Izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek. Apirilaren 25ean joango dira, eta upategi batean bazkalduko dute.

