
Ordutegia aldatuta, 12:00etan izango da txapelketa. Txapelketa jarraitzeko pantaila erraldoia jarriko dute frontoi zaharrean. Ondoren, txapelketa amaituta bazkaria egingo dute.

Intriga, misterioa eta maitasuna uztartzen ditu lanean. Gazte zein helduentzat aproposa izan daiteke. "Aurreneko orritik bukaerara arte pentsatzen dut irakurlea gogoekin egongo dela ea zer gertatzen den jakiteko", azaldu du Mintegik.

Oin Arin Dantza Taldeak, Lazkaoko alkateak eta Bertso Eskolako haurrek parte-hartu dute Lazkao Txikiren jaiotzaren mendeurren ekitaldian. Herritarrak eta bertsolariaren senitartekoak ere han izan dira.

Larrearen obrak interpretatuko dituzte igandeko emanaldian. Ignacio Arakistain, Aitor Garitano eta Eragiyok abesbatza izango dira.

Omenaldi-kantaldia eskainiko diote, 18:00etan, Lazkao Txiki zelaiko harrizko irudiaren ondoan.

Aktorearen eta umoregilearen "talentua, konpromisoa eta xarma ezabaezina" txalotzeko emango dio saria Euskal Aktoreen Batasunak.

Burdin Festan herriko iragana, oraina eta etorkizuna ezagutarazi nahi dute. Bisita antzeztuak, argitaratu gabeko irudiak, jatekoa, musika, haurrentzako ekintzak, erakusketak... era askotako ekitaldiak izango dira larunbatean eta igandean.

Igartzako Dantzarien XX. eguna ospatu dute gaur eguerdian Beasainen. Loinazko San Martin plazatik segizioan joan dira Igartzako Monumentu Multzora, eta han Ezpata-dantzaren saioa egin dute. Izaskun Salazar beasaindarra eta Oier Araolaza eibartarra ohorezko kofradiakide berriak dira.

Udaletxera joan beharko dute argazkizaleek 09:00etarako, eta han jakinaraziko diete gaia.

Suitzako Bachalpsee lakuan ateratako argazkiak jaso ditu irakurleen boto gehien. Argazki lehiaketako bi sari nagusien epaia astelehenean jakinaraziko du GOIERRIKO HITZAk.

Bi talde osatzea aurreikusten dute, adinaren arabera banatuta. Ostegunetan izango dira, euskara hutsean eta ordutegi ezberdinetan. Ostirala baino lehen izena eman beharko da.

09:00etatik 10:30era zigilatu beharko dira euskarriak Bonberia eraikinean, eta parte hartzaileek jendaurrean marraztu beharko dute goizean.

Ikastaroaren helburu nagusia plaza dantza edo erromerietako dantza gisa ezagutzen diren koreografiak irakastea izango da, horiei buruzko azalpenak ematearekin batera.

Larunbatean jokatu zen Martin Etxeberria aire libreko pintura lehiaketa, Arkatzak antolatuta. Hamabost partaide izan zituen.