
Hamaika herrialdetako arrozak dastatzeko aukera izango da gaur Ordizian, Munduko Arrozak egunaren harira. Kulturen Arteko X. Topaketaren baitako azken jarduera da.

Zubizarreta ataundar anaiek elkarren artean neurtu zituzten indarrak bart, Idiazabalen, Lau eta Erdiko Txapelketako Serie Bko fnaledietan. Anaietan zaharrena nagusitu zen, 22-8, eta finalean jokatuko du.

Mozorro egunarekin hasi zituzten jaiak atzo, eta asteartera arte luzatuko dituzte ekitaldiak. Ezohiko zaindariaren eguna izango dute aurtengoan.

Legorretarrak Amaia Lizarralde eta Olatz Beobiderekin batera jaso du sari nagusia, Nomofobikoak taldearen izenean aurkeztutako 'Off' komedia distopikoarekin.

41. Odolki Lehiaketa eta Dastaketa izango da goiz-eguerdian Gernika pasealekuko frontoian. Olanok hemeretzi txapel lortu ditu, iaz hamabigarrena jarraian.

Eider Saezek (Lazkao, 1998) urriaren 30ean kaleratu zuen bere bigarren diskoa: 'Sorginkeria'. Gaur disko berria zuzenean entzuteko aukera egongo da Villabonako Aljibe aretoan, 22:30ean.

Lurgaiak, Naturtzaindiak eta baso lurren titularrek sinatu dute hitzarmena. Lursailak Legorretan, Albizturren, Beasainen, Bidanian, Itsasondon eta Zerainen daude.

Irati Diez Virtok emango dio hasiera gaur Zeraingo Udazken Kulturalari. Haurrentzako argitaratu duen liburuaren aurkezpena egingo du kultur etxean, 18:30ean.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 4an amaituko da. Udalaren webguneko zerbitzu telematikoen bidez aurkeztu behar dira eskabideak.

Xabier Amurizak Lazkao Txikiren hainbat bertso kantatuz eta gogoetak partekatuz osatuko du ikuskizuna.

Hilaren 10erako eman behar da izena. Partaideek 50na euro jasoko dituzte osagaiak erosteko.

Sarrerak 6 eurotan daude salgai leihatilako ordutegian edo internet bidez.

Azaroaren 20an D’elikatuz aretoan eskainiko duen kontzertuan, musikari ordiziarrak laukotez aurkeztuko du bere musika, jazzaren, elektronikaren eta inprobisazioaren arteko bideak arakatuz.

Itziar Saenz de Ojer izango da gidaria. Liburutegian eskainiko du, 18:15ean. Literatur klubek ere hitzorduak dituzten azaroan.

Pasa den astean hasi zituzten grabaketak, Seguran 'Markesane' izenez ezagutzen den Alustiza etxean.

Itxaron zerrendan sartuko dituzte egindako eskaera berriak.

Azaroaren 3tik 19ra bitartean jaso ahal izango dira, astearte eta ostegunetan, Izadi Zaleak elkartean. Ezingo dira tailak aldatu.