
2023an jarri zuen abian landa-lurren mugak digitalizatzeko egitasmoa. Laugarren faseko bilerara joan ez diren 53 lur-jabeak deitu ditu udalak.

Ostiralean, 20:00etan, ‘Beasain Mitoen Bihotzean: Basajaun eta Mariren etorrera’ antzezlana egingo du Ekaitz konpartsak, Jesus Garciak berritu dituen bi erraldoiak aurkezteko.

Lazkaon egingo dira eguneko ekintzak, urriaren 24an. Dokumentalaren emanaldiaz gain, omenaldi ekitaldia eta bazkaria ere izango dira.

Iraileko udal osoko bilkurak eman die hasierako onarpena ordenantza fiskal berriei. EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu dute, eta EH Bilduk eta Legazpiko Berdeak+Independenteak taldeak abstentzioaren alde egin dute.

‘Tunelean kontu kontari’ irakurgai mailakatua aurkeztu du Patxi Zubizarretak. A2 euskara-mailara egokituta dago. Jokin Mitxelenak egin ditu liburuko ilustrazioak.

Lehen fasearen lizitazio-aurrekontua 437.905,92 eurokoa da. Pasealekua hilerritik Lartxai Elkarteraino egingo dute.

Koen Van den Driessche geologoak eskainiko du solasaldia, ostegunean. Ondarean Europako jardunaldien saioak, urriaren 17an eta 22an.

Asteazkenarekin batera, bihar jokatuko da 39. Ordizia Txapeldun Sari Nagusia gazta lehiaketa. Hamar artzain eta gaztandegik izango dute parte-hartzeko aukera.

Bakoitzaren lana ikusarazi eta hari balioa emateko, Erauskin plazan postuak jarriko dituzte 23 elkartek.

Patroiaren egun handiarekin amaitu zituzten atzo jaiak Altzagan. Lau eguneko jai jendetsu eta parte-hartzaileak eduki dituzte.

Izen ematea irekita dago; urriaren 8a da azken eguna.

Sustrai Teatro antzerki taldeak 'Munduari itzulia 80 egunetan' ikuskizuna eskainiko du. Sarrerak salgai daude.

Urriaren 1, 8, 15 eta 22an izango dira saioak, Iturralde parkean, 16:45etik aurrera. Euria egiten badu, Loinazko San Martin plaza azpian izango dira.

Iratzarri emakume elkarteak antolatu du emanaldia. Latxartegi aretoan izango da, dohainik.

Nerabeen aisialdiaz, kirol edo kultur ohiturez, euskararen erabileraz, edota eguneroko beharren inguruko informazioa bildu dute, horretan oinarritutako jarduerak programatzeko helburuarekin. Aurkezpen saioa irekia da herritar ororentzat.

'In die Sonne schauen' Alemaniako filma proiektatuko dute Usurbe antzokian, ohi bezala jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin. Gau Laburrerako epea zabalik dago.

Ikastaroak urriak hasiko dituzte eta oraindik, izen ematea irekita dago.

Legazpiko Udalak eta Hotz Legazpik urriaren 17rako antolatu duten Kulturen Arteko Festa girotzeko izango da. Dohainik da, baina izena eman behar da urriaren 6rako.