
Kilometroen edizio berezia da aurtengoa, 50. aldia izateaz gain, sorburura itzuli delako. Mende erdiko historia 'Denboraren tunela' deituriko kale-instalazioetan erakutsi dute.

Festa giro bete-betean murgilduta dago goizetik Lazkao. Kilometroak 26 martxan dago, eta herriko kaleak eta plazak toki askotatik etorritako jendez beteta daude. Eguraldia lagun, ekitalidz beteriko egitaraua dute aukeran.

Antton Mendizabalek diseinatutako lekukoak Lazkaon amaitu du 50 urteko ibilia. Gotzon Huegun eskultoreak sortu du berria. Lazkaoko Ikastolak Bergarako Aranzadi ikastolari eman dio lekukoa, 2027ko festa antola dezan.

Euskararen aldeko mezuak, erabilera indartzeko premia eta hizkuntzaren aurkako mehatxuei aurre egin beharra nabarmendu dira ikastolako ordezkarien eta erakundeetako ordezkarien hitzaldietan.

Goizeko hamarretan zabaldu dute ikastolaren aldeko festa. Jendea erruz ari da gerturatzen, egun guztiko egitarauarekin gozatzeko.

Zaldibiako jaietan mozorrotuen eguna ospatzen ari dira gaur, larunbata. Eguerditik aurrera, mozorro koloretsuz bete dute plaza.

Beasaingo elkarteen lana ikusarazi eta hari balioa emateko eguna izan da gaurkoa. Bakuntzako kideek, dantza ikuskizuna eskaini dute.

Uztaileko lehiaketaren sariduna Mikel Fernandez izan zen. Herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartel bana irabazi dituzte. Hurrengo urteko egutegia herritarren txoko txukunekin osatuko dute.

Zaldibian, Lazkaon, Beasainen, Legorretan, Ormaiztegin, Ordizian, Urretxu-Zumarragan eta Legazpin emango dituzte aurtengo Topagunearen inguruko azalpenak.

Emanaldia 19:00etan izango da, euskaraz eta dohainik. Patxi Bisquert zuzendaria bertan izango da.

Urriaren amaierara arte egongo dira ikusgai bi artisten lanak.

Goierri beheko pentsiodunek Lazkaon egin dute gaur asteleheneroko elkarretaratzea.

Beasaingo 457 erabiltzaile daude erregistratuta aplikazioan eta 657.000 kilometro partekatu dira 16.500 desplazamendutan.

Igandera bitartean parte har dezakezue GOIERRIKO HITZAren XXI. Udako Argazki Lehiaketaren bozketan. Eman zure botoa!

Hiru eguneko festa asteburuaren ondoren, gaur agurtu dituzte jaiak, Gurutze Deunaren egunarekin.

Gazteei zientzia eta teknologia jarduerak egiteko aukera emango zaie tailerren bidez. Onartuen zerrenda irailaren 18an zabalduko dute.