
LH6ko ikasleek jaurti dute festen hasierako txupinazoa, herrian azken ikasturtea dutelako. Ondoren, udaletxeko balkoitik gozokiak jaurti dituzte.

San Martin eguna atzo zen, baina greba eguna zelako festak gaur hasiko dituzte. Egitarau zabala antolatu dute igandera bitartean.

Igartubeiti baserri museoak Goierriko bost artisau elkartu ditu ‘Denbora esku artean’ erakusketarako. Hurrengo urteko apirilera arte egongo da irekita.

Lazkaotik Arrondora bitartean, bi kilometrotako eremuan, 1,8 tona zabor atera dituzte. Udalarentzat lanik garrantzitsuena "orain" hasiko da.

Larunbatean, 15:00etan emango diote hasiera probari. Izen ematea amaituta, 91 ziren izena emandakoak, atzo. Bi modalitatetan, hiru sektore gainditu beharko dituzte.

Emakumezkoen FIFPRO World 11 taldea osatzeko aukeratu dute Barçan jokatzen duen legazpiarra. 2017an ere aukeratua izan zen.

Jarraipen zabala izan du egun osoan zehar etxebizitza eskubidearen aldeko Greba Orokorrak. Espekulazioaren aurka eta etxebizitza eskubidea bermatzearen alde, Ordizia, Beasain, Zumarraga-Urretxu eta Legazpiko kaleak goierritarrez bete dira.

Azaroaren 15ean, errezil sagarren lehiaketa, sagar-goxo edo menbrilluena eta baserriko produktuen azoka egingo dituzte Gabirian. Goierri Beheko ezti lehiaketak 28. ekitaldia izango du. Herriko ganadu erakusketa sortu dute, 13 baserritako 120 bat bururekin.

Fisika kuantikoa eta horrek eguneroko bizitzan duen presentzia ezagutu nahi dutenek, Euskal Herria plazan instalatuko duten unitate mugikorrean izango dute horretarako aukera. Goizean taldeentzako bisitak izango dira, eta arratsaldean herritar guztientzat. Izena eman behar da.

Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du. Hilabete horretako lehiaketak 30 partaide izan ditu.

Larunbat eta igandetan egongo da irekita, herriko haur txikienentzat eta haien familientzat egokitutako aisialdirako eta jolaserako gunea, Zuhaizti eraikineko bigarren solairuan.

Nahia Valle, Maider Biguri, Danae Riaño eta Alazne Lopezek osatzen dute laukotea. Igandean 19:00etan da emanaldia.

Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako jarduera da, eta HH3, HH4 eta HH5 mailetako haurrei eta haien gurasoei zuzenduta dago. Astelehenean eta asteartean saio bana eskainiko dituzte, Kultur Etxean, 17:00etatik aurrera.

Auzoko irisgarritasuna hobetzeko, bi igogailu jartzea proposatu dute sozialistek.

Udalari egoeraren inguruko informazioa eskatu dio, eta segurtasuna indartzeko neurriak proposatuko dituztela adierazi du.

Mendi eta abentura astearen baitan, azaroaren 15ean egingo duten mendi irteerarako izen ematea irekita dago jada.



