
Goierriko enpresa handietan gehiengoak grebaren alde bozkatu du. San Martin eguneko ospakizunak bertan behera utzi dituzte. 70 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte Euskal Herria osoan.

Euskararen egungo erronkei erantzute aldera, Jauzia Gara estrategia du Jaurlaritzak; asteon aurkeztu dituzte jarduera lerroak. Urtebete barru III. Euskal Mundu Biltzarra ere egingo dute. Biekin zer goldatu nahi duten azaldu du Aldasorok.

Euria hasteak, eta horren ondorioz haizea baretzeak, sua kontrolatzen lagundu die suhiltzaileei. Hala ere, gaua guardian pasatuko dute. 80 hektarea erre ditu suak.

Asteartean hasi eta abenduaren 3an amaituko da 33. edizioa. Igandeko mendi irteerarako izen ematea azaroaren 11ra arte.

Abenduaren 17an egingo den udalbatzaren osoko bilkurara eramango dute gaia.

CAFeko zentralaren ezker aldera dagoen mendi magalak hartu du su. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute.

Eguraldia lagun, arrakastatsua izan da Mutiloako XIX. Txerri Azoka.

Bosgarren garaipena eskuratu du segidan Ordiziako errugbi taldeak, Altamiran Complutense Cisnerosi 45-12 irabazita.

Zumaian ariko dira igandean eta puntuak etxera ekartzen saiatuko dira. Ohorezko Jubenil taldeak, berriz, Lazkaon jokatuko du larunbatean.

550 partaideko muga jarri du antolakuntzak, baina 475 izen-emateko langa gaindituta, itxaron zerrenda aktibatuko dute.

Gazte mailan Enaitz Landa zegamarra eta Aetz Lopez zaldibiarra nagusitu dira, eta helduetan Aitor Elizegi zaldibiarra Barañaingo Landarekin.

Legazpiko emakume elkarteak Zine Klub taldearekin bat egin du biharko saiorako, eta 'Yo no morire de amor' eskainiko du Latxartegin, dohainik. Gabonetako menua jomugan, sukaldaritza saioak ere antolatu ditu.

Larunbat goizean, 11:30ean udaletxeko batzar aretoan, azken sei hilabeteetan Beasainen erroldatu direnei ongietorria emango die.

Helduen mailan —12 urtetik gorakoak— irabazi du saria. Haurren mailakoa sarituak datorren astean emango dituzte jakitera.

Sarrerak gaur jarri dituzte salgai 'musikaze.net' webgunean, 10 euroan.

11:00ak aldera kalejiran aterako dira konpartsa guztiak, eta dantza saioak egingo dituzte Erauskin plazan.

Uztaritzeko Kotilunak, Lazkaoko JTK eta Beasaingo joaldunek parte hartuko dute larunbateko saioan.



