
Zumarraga-Urretxun heroinak eta HIESak utzitako arrastoa aztertzen duen lana da. Beti Gazte Animakzio Taldeak antolatu du emanaldia, eta sarrerak salgai daude.

Itaiaren lehen elkarretaratzea Legazpin maiatzaren 21ean izango da, ostegunean, 18:30ean Paso Txominen. Beasainen, aldiz, maiatzaren 24an izango da, igandean, 18:00etan Bideluze plazan. Lazkaoko talde feministak ostegunean egingo du, 19:00etan, plazan.

Tabernak goitik ospatu zuen atzo bere 65. urteurrena. Edatekorik eta jatekorik ez zen falta, ezta erraldoirik, dantzaririk eta musikaririk ere.

Zegama prest da dagoeneko mendi maratoiaren asteburua bizitzeko. Azken prestaketa lanak egiten ari dira herrian, eta sumatzen da jendearen joan-etorria. Eguraldia makurra da, eta gailurreria elurtuta dago.

73 urte daramatza El Añejok Beasaingo festetara etortzen. Urtetik urtera jendea hazten ikusi dute.

Lizar zuhaixka berriak landatu ditu mendizale talde batek Urbian, tartean hainbat goierritar direla. Zuhaitz ilarak Urbiako paisaiaren ikur dira eta mendizaleei norabidea erakusteko helburuarekin daude jarrita.

Goierriko Arama, Ordizia, Legorreta, Beasain, Lazkao, Itsasondo, Idiazabal, Zaldibia, Urretxuko udalak eta Urretxu-Zumarragako udal euskaltegia gaurko grebara batu dira.

Zaldizurreta kaleko bidegurutzea Ordiziarantz itxita egongo da ia egun guztietan. TAO zerbitzurik ez da izango maiatzaren 16, 18, 19 eta 23an.

Migel Gurrutxagak eta Begoña Lonbidek ireki zuten taberna 1961eko apirilaren 29an. Gaur, familia berean jarraitzen du negozioak, Jaione alabak gidatuta. Asteburuan ospatuko dute urteurrena.

Ordiziako Udalak herriko ostalaritzako establezimenduekin batera abiarazitako ekimen berria da.

Pazko Bigarreneko afarirako izen ematea ere ireki dute. Maiatzaren 21era arte egongo da zabalik.

Arratsalderako iragarrita zegoen buruhandien saioa bertan behera geratu da eta larunbatean egitekoak ziren Santa Barbara ermitako ospakizuna datorren astera atzeratu dute.

Jakintza ikastolako bederatzi ikaslek hartu dute parte. Nabarmendu dute egunak pasa ahala "egoerara egokitzeko gaitasuna" izan dutela.

Legazpin bertan gaur goizean egindako eskariak dira, Gipuzkoako batzarkide Oskar Bordesen eta Legazpiko bozeramaile Ibon Alzelairen ahotik.

Beasaingo Loinatz jaiak, Legorretako Azentzio jaiak, Zumarragako Eitzagako San Isidro jaiak, Gipuzkoako Erroten Eguneko bisita gidatuak, dantza emanaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Emagin batek emango du Kultur Etxean maiatzaren 27an. Izena eman behar da, Osasun Zentroan. Katxalin elkarteak, Osakidetzak eta udalak antolatu dute.




