Beasain

50. Kilometroak
50. Kilometroak

Kilometroak hasierara itzuli da

Lazkaoko Ikastolak antolatu du 50. Kilometroak. Iganderako egun osoko egitaraua prestatu dute. Irekiera ekitaldia 10:00etan izango da, DBHko eraikinean.

Euskara

Euskararen aldeko «konpromisoak» eskatu dizkie UEMAk udal zein eragileei

Euskal Herriko eta Goierriko euskararen datu soziolinguistikoak plazaratu ditu UEMAk. Siadecoren proiekzio demolinguistikoa hartu du oinarri. 60 bat eragile bildu dira Goiekin egindako foroan.

Izaro Villarreal

Haur eta nerabeen ongizate emozionala da hurrengo urteetako erronka nagusietako bat

Beasaingo haur eta nerabeen diagnostikoa aurkeztu dute nerabeei zuzendutako Gazteleku berrian. Udalaren etorkizuneko politikek zeharkako ikuspegia behar dutela da ondorioetako bat.

Hondakin bilketa

Sasieta Mankomunitateak kamioientzako GNK estazioa inauguratu du

Gasolioa ordezkatuko du Gas Natural Konprimituak, eta horretarako kamioi-flota berritu dute. Beasaingo GNK estazioa milioi bat euroko inbertsioa izan da.

Beasaingo Jabetze Eskolaren bigarren ikasturtea, hamabi proposamenekin

Ikastaroetan izena emateko epea urriaren 1ean irekiko da. Berdintasun Sailak doako hiru zerbitzu osagarri eskainiko ditu.

Beasainpedia proiektua

Beasainpediaren deialdia

Herritarrak animatu ditu Beasaingo historia euskal Wikipedian dokumentatzera. Gazteak eta helduak norabide berean jarri nahi ditu.

Txirrindularitza

Naxara Odriozola, Europako errepideko txapelketara Espainiako selekzioarekin

Juniorren taldean sartu da, Alejandra Neira munduko txapeldunarekin batera. Liublianan (Eslovenia) jokatuko da, urriaren 2tik 7ra.

Beasainen ez dago TAOrik abuztuan

Irailaren 1ean jarriko da martxan berriz ere zerbitzua.

Lau Katu Beasain elkartearekin hitzarmena berritu du udalak

Udalak gogorarazi du indarreko arauek indartutako egungo lege-esparruak erabateko ardura eskatzen diela etxeko animaliak (txakurrak, katuak eta hudoak) dituzten familiei.

Goierriko Hitza

PSE-EErentzat "onartezina" da udalbatzak onartutako beka euskaraz izatea

Hizkuntzan jarri dute arreta, baina diotenez ez dute euskara zalantzan jarri eta salatzen dutena "euskara baztertze-elementu gisa erabiltzea" da.

Idiazabal Gazta

Londresen Goierriko hiru gaztagile saritu dituzte

Idiazabalgo Aranburu, Ordiziako Otatza, eta Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren La Leze sarituak.

M. Usarralde
Areto futbola

Beasaingo areto futbol txapelketako izen-ematea ireki dute

Aurten txapelketaren 50. urteurrena ospatuko dute eta, hori dela-eta, "sorpresa berezi batzuk" iragarri dituzte.

Musika

Ruper Ordorika, larunbatean Erauskin plazan

'Lurra ikutu barik' diskoa aurkeztuko du Igartza Musika zikloaren barruan.

Agenda

Uda honetan Goierrin zer?

Parketxeek eta turismo eragileek antolatutako aisialdi ekintzak, hainbat herri eta auzotako festak, kultur ekitaldiak... Ikus datozen asteetako Goierriko agenda albistean.

Goierriko Hitza
Ekoizpen ekologikoa

Enirio-Aralar Mankomunitateak bilera deitu du biharko, Ataunen

Ekolurrako zuzendari  Xabier Lejarzegik parte hartuko du bileran, mankomunitateak bere lurren ekoizpena ekologikoan ziurtatzeko hasierako prozedura irekitzea adostu baitu.

J. Zarandona
Gaztagintza

Goierritarrak nagusi Azpeitiko Artzain Gazta lehiaketan

Ilarduiako La Leze, Segurako Ondarre eta Idiazabalgo Gaztañaditxuloko gaztak saritu dituzte, besteak beste.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa