
Xabier Berasategi olaberritarra, Nicolas Alustiza zumarragarra eta Alex Diaz urretxuarra ariko dira. Bihar, 10:00etan hasiko da Gudarien Etorbidetik.

Ohorezko Mailan hamar talde lehiatuko dira eta 18 partida jokatuko dituzte liga erregularrean. Lehen lau taldeek Ohorezko Mailako titulua irabazteko lehia jokatuko dute (iaz zortzi izan ziren), eta sailkapeneko azkeneko taldeak, zuzenean, maila galduko du.

Foru Aldundiak nabarmendu du Beasaingo Ingeteam enpresak berrikuntzaren eta dibertsifikazioaren alde egindako apustua "gakoa dela industria-lehiakortasuna indartzeko".

Urko Ruiz de Apodaka hautatu dute herritarrek aurtengo Santa Ana jaietako laugarren pregoilari gisa.

Santa Ana jaien atarian egindako ekitaldi instituzionalean, lau udal taldeek iragan hurbilean izandako sufrimendu guztiak aitortzeko eta memoria partekatua eraikitzeko borondatea azaldu dute.

Tabernan bezeroek ahaztuta utzitako arropa saldu zuten larunbatean, egun osoa iraun zuen festaz lagunduta.

Erronka Garbia zigilupean antolatuko dute aurten Sagardoaren Astea. Urriaren 7tik 17ra ospatuko da 25. urteurreneko ekintza bereziekin.

Bihar, 12:00etan, hasiko dira Santa Ana jaiak Ordizian, txupinazoarekin. Urko Ruiz de Apodakak, eta Azari, Txindoki eta Boxing elkarteek jaurtiko dute.

Ikasturte berrirako, erabilera anitzeko gune bat, ikas-entzunezkoak sortzeko beste bat, eta irratirako espazioa izango ditu eskolak.

Balleta, marrazketa eta pintura, zeramika eta esmaltea, argazki tailerra, antzerki tailerra eta irrati zaleen zerbitzua eskainiko dute zentroan.

Ataundarrak eta idiazabaldarrak jai giroan elkartuko dira. Erromeria egongo dute Dani Oiarbide eta Pello Urdangarin trikitilariekin.

Abian da GOIERRIKO HITZAren XXI. Udako Argazki Lehiaketa. Irailaren 13ra arteko epea dago argazkiak bidaltzeko. Hiru sari banatuko dira.

'1tz4l3 3t4 p1ztu' izena du emanaldiak, eta Nikolas Lekuona plazan izango da. Bertsotan Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola ariko dira.

Bihar jokatuko da finala, 19:00etan, Jose Migel Barandiaran plazan.

Urola garaiko Mankomunitateak Urretxun, Zumarragan, Legazpin eta Ezkion martxan jarri duen kanpainaren baitako ekimena da.

Bihar 19:00etan eskainiko dute Laubide kalean, Uztakale programaren barruan. Kaleko antzerki taldeak lan honekin agurtuko du 44 urteko ibilbidea.

Jon Zaldua semeak, berriz, gazte mailako Gipuzkoako txapelketa jokatuko du larunbatean Aian

Ordizia-Lazkao Igeriketa klubak bi igerilari goierritarrak zoriondu ditu, asteburuan eta denboraldi osoan zehar egindako lanagatik.