Arte eszenikoak

50. Kilometroak

Kilometroak hasierara itzuli da

Lazkaoko Ikastolak antolatu du 50. Kilometroak. Iganderako egun osoko egitaraua prestatu dute. Irekiera ekitaldia 10:00etan izango da, DBHko eraikinean.

Euskara

Euskararen aldeko «konpromisoak» eskatu dizkie UEMAk udal zein eragileei

Euskal Herriko eta Goierriko euskararen datu soziolinguistikoak plazaratu ditu UEMAk. Siadecoren proiekzio demolinguistikoa hartu du oinarri. 60 bat eragile bildu dira Goiekin egindako foroan.

Izaro Villarreal
esku-pilota

Jon Ander Albisuri 2028ra arte berritu dio kontratua Baikok

Albisu bere hamaseigarren denboraldia amaitzear dagoenean jakinarazi du albistea Baikok.

Manex Usarralde Garmendia
Futbola

Espainiako selekzioaren deialdian sartu da Intza Arrondo

19 urtez azpikoen selekzioarekin Madrilen izango da futbolari ordiziarra, urriaren 6tik 13ra bitartean.

Izaro Villarreal
Txirrindularitza

Ion Izagirrek eskumuturra hautsi du eta ezin izango du azken agurra bizikleta gainean eman

Etxe inguruan entrenatzen ari zela izan zuen erorikoa, asteazken goizean. Hausturak Lombardiako Tourrean lehiatzea eragotzi dio eta amaitutzat eman behar izan du sasoia.

Haur eta nerabeen ongizate emozionala da hurrengo urteetako erronka nagusietako bat

Beasaingo haur eta nerabeen diagnostikoa aurkeztu dute nerabeei zuzendutako Gazteleku berrian. Udalaren etorkizuneko politikek zeharkako ikuspegia behar dutela da ondorioetako bat.

Istripua

Legazpi eta Zumarraga arteko bidea itxita egon da, istripu baten ondorioz

Kuzturrutzu baserri parean gertatu da istripua; kotxe bat zelaira sartu da eta albo batera irauli da. Suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria autotik, larri zaurituta.

Idiazabal Eguna

Idiazabal Egunaren laugarren edizioa egin dute Oiangun

Idiazabal Gazta Jatorri Izendapen Babestuaren kontseiluaren Batzar Orokorra egiteaz gain, sektoreari dagozkion zenbait gai jorratzeko eta erronken inguruan hausnartzeko bildu dira.

Izaro Villarreal
Futbola
pentsiodunak

Goierriko Pentsiodunek astelehenetako mobilizazioei ekingo diete

Hileko lehen eta hirugarren astelehenetan Ordiziako plazan elkartuko dira, bigarrenean Lazkaoko plazan eta laugarrenean Beasaingo Zubimusun.

M. Usarralde
mendia

Perdido mendira doa Arrastaka taldea

Irailaren 19an eta 20an egingo du irteera. Interesa duenak osteguneko bilerara joan beharko du.

Melmak gaztetxearen urteurreneko kontzertu eta bazkarirako sarrerak salgai

21:00etan, egitarauari amaiera emateko, kontzertuak izango dira: Ostikoka, Derrumbe, Victor Rutty & Rober del Pyro & DJ Kaef eta DJ Tintz.

Laida Goiburu
Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketan parte hartzeko aukera bada oraindik

Igandean bukatuko da GOIERRIKO HITZA-k antolatutako XXI. Udako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea.

Goierriko Hitza

Andra Mari egunari gorazarre, Kizkitzan

Itsasoko plazaraino oinez jaitsiko dira iluntzean eta afari batekin amaituko dute eguna Ostatun.

Aramako GAP eta pilates ikastaroetan izena emateko azken eguna, bihar

Izen-emate orria bete, sinatu eta udaletxera eraman beharko dute aramarrek, edo postontzian utzi. Gutxieneko zortziko taldea lortuz gero, irailaren 14an hasiko lirateke.

Izaro Villarreal
Hitzaldia

Zaldibiako jaietako Mozorro Eguneko bazkarirako izen-ematea zabalik

Mozorro Eguneko Arroz Bazkari Herrikoian izena emateko epea asteazkenean amaituko da. Datorren astelehenean, berriz, Kuadrilla Eguneko bazkariko txartelak jarriko dituzte salgai.

Manex Usarralde Garmendia
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa