
29 aizkolarik parte hartu dute larunbatean Lazkaoko lehian. Hirugarren mailako kanporaketa izan da, eta lehen seiak sailkatzen ditu finalera.

Idiazabalgo Aranburuk, Zeraingo Garoak, Gabiriako Baztarrikak eta goierritar jatorria duen La Lezeko gaztek jaso dituzte sariak, besteren artean.

Korrikalari goierritarrek lan bikaina egin duten Idiazabalgo 2. mendi duatloian. Garaialde eta Urrestarazu dira Euskal Herriko txapeldunak.

2024ko maiatzean eskuratu zuen hasierako kontratu bat handitzeko eskaera da akordioa. Hiriburuko metro-sarerako beste 24 metro-unitate fabrikatzea aurreikusten du.

Goierri STEAM LanBidean proiektua ondu dute Manzisidorrek eta Igarzabalek. Orain, Kutxa fundazioak diruz lagunduko die proposamena praktikan jar dezaten.

Diputatuen Kongresurako alderdien zerrendetan Goierriko sei politikari daude, eta Senaturako zerrendetan bost. Hauteskunde kanpaina hasi da.

Egoera salatzeko eta ardurak hartzea eskatzeko mobilizatuko dira langileak asteazkenean, 18:00etan, udaletxetik hasita. Herritarrei zein eragileei parte-hartzeko deia egin die ELA sindikatuak.

Langileek 25 euroan eta ikasle zein langabeek 18 euroan eskura ditzakete Ibalur dendan edota Kaxintanen, azaroaren 24a baino lehen.

Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak bi ordutan, aste osorako janaria nola prestatu erakutsiko dute. Azokan izango da saioa, 11:00etan hasita. Ez da izena eman behar.

Iazko larrialdi deialditik ia urtebete igaro denean, ekimen nazionaletan parte hartzeko deia egin du EHE-k, eta testuinguru horretan kokatu du Beasaingo hitzaldia. 18:30ean izango da, udaletxean.

Ignaziotar Bideko Udalerrien elkarteak antolatu du, eta ekainaren 30a da parte hartzeko azken eguna. Hiru kategoria ditu, eta 2.500 euro banatuko ditu sarietan.

Udalaren instagram kontuan eman behar da izena zozketarako. Azaroaren 23an emango dituzte jakitera irabazleak.

Kontzertua larunbatean izango da, 19:00etan, Urbeltz pilotalekuan. Sarrerak dohainekoak dira.

Yoga somatiko saioak antolatu ditu Astigarretan Zera Kultur Elkarteak hurrengo lau larunbatetarako. Lehenengo saioa bihar izango da.

Kantu festaren baitan egingo dute bazkaria azaroaren 21ean, Santa Zezilia ospatzeko.



