34. kapitulua ospatu dute gaur. D'elikatuzen hasi dute eguna, eta udaletxean amaitu dira ekitaldiak. Ondoren, elkarrekin bazkaldu dute.
Idiazabalgo Gaztaren Kofradiak ohorezko kofradiakide izendatuko du larunbatean Mikel Lasa Beloki (Hernani, 1966) azokako saltzailea. Lehendik ere hala bada ere, gaztaren enbaxadore titulu berria jasoko du.
Adur Ezenarro Ordiziako alkateak pintxoak banatu ditu saltzaileen artean, baserritarren eguna ospatzeko. Berritasun gutxiko garaia bada ere, tarteka agertzen dira batzuk, marrubiak bezala. Ziza ugari ere izan dira gaur.
Eskultorearen argazkiak jarri dituzte ikusgai 25 erakusleihotan, eta horietan dauden hitzekin esaldi bat osatu behar dute herritarrek lehiaketan parte hartzeko. Herrian gastatzeko 50 euroko sei erosketa txartel zozkatuko ditu udalak.
Gipuzkoako lau parke naturaletatik bi Goierrin daude. Ekainaren 2an Aizkorri-Aratzen egingo dute ospakizuna, eta ekainaren 16an Aralarren.
Beasaingo multinazionalak 23 milioi euroko irabazi garbia izan du urteko lehen zatian. Mila milioi eurotik gorako salmentak izan dituzte eta %6 igo dira iazko datuekin alderatuta
Unitate kopurua 90 gehiagora handitzeko aukera dagoela nabarmendu du CAFek. 2022. urtetik Oslon lortzen duen hirugarren kontratua da.
Ohi bezala, Azkoititik ekarri ditu urteko lehen tomateak Jose Mari Uzinek, eta erosleak etengabe izan ditu postuan. Landare salmenta ere oso bizia izan da, eguraldi onaren iragarpenei ezker.
Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Aralarren kudeaketarako egindako akordioa eskatu die bi erakundeei Goierriko ingurumen elkarteak, baita mendian izandako bi suteei buruzko informazioa ere.
Adur Ezenarrok, Ordiziako alkateak, Pottoka tabernak egindako azokako pintxoak banatu dizkie baserritarrei banan-banan, egiten duten lana eskertzeko.
Ordizian merkatari elkarteak zozketa egin du, 'Ordizian erein, Ordizian loratuz' kanpainaren barruan.
Udaletxean eros daitezke bonuak. 30 euro ordainduta, 40 gastatu ahalko dira Lazkaoko 56 saltokitan.
Atzo egin zuten irekiera ekitaldia Legazpiko Txillida Lantokian. Gaur eta bihar hainbat jarduera eta bisita egiteko aukera dago Goierri garaiko lau herrietan, doan.
Xendazaletasun eta turismo alorreko berrogei agente baino gehiago elkartu dira Anduetza parketxean. Propio aukeratu dute Zegama lehen topaketako egiteko, "altxor" bat delako
Arriurdin auzo elkartearen eskutik egingo dute solasaldia bi abeltzaintza ereduren ordezkari banak. Ostiralean izango da, 19:00etan, auzoko saloian.
Antzuolako Pikunieta baserriko Josebe Blanco artzainari elkarrizketa egin dio Igartubeiti baserri museoak Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta. 'Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain' liburuaren egilea da.