
Landareek ere aldatu dute denboraldia, eta azaren familiakoak eta porruak dira eskaintza berriaren izarrak.

Goierriko merkataritza mahaiak, Bidarik, eskualdeko negozioen erreleboa prestatzen ari direnak eta ekintzaile berriak elkartuko ditu.

Landaolak eta Caixabankek lau proiektu saritu dituzte. Zaldibiako Goizane zentroan egin da sari banaketa ekitaldia. Gabiriako Baztarrika gaztandegian ardikiarekin hanburgesak egiten hasi dira.

Zumitzezko sagar estruktura bat eraikiko dute elkarlanean. Ospakizunek jarraipena izango dute urriko Sagardo Astean.

Igandean ospatuko da Zeraingo 32. Azoka ekologikoa, Biolurrek, Zerain Dezagun Fundazioak, ENEEK-Ekolurrak, Biziolak eta Zeraingo Udalak antolatuta.

Udazkena gerturatzearekin sagar eta kuien eskaintza ere ugaritzen ari da, eta D'Elikatuz zentroak taldeen bisiten kanpaina berria abiatu du.

Iazko urtearekin alderatuta, uzta nabarmen txikiagoa da aurten eta 1,5 miloi kilo Euskal Sagar biltzea espero du Kontseilu arautzaileak. Sagar ale txikiagoa da aurten, eta izaera handiko sagardoa izango dela adierazi du elkarteak.

Galdetegia anonimoa eta konfidentziala da, eta jasotako informazioak zaintza-lanak egiten dituzten pertsonen beharrak identifikatzen eta etorkizuneko udal-jarduerak bideratzen lagunduko du.

Lenbur Fundazioak erakusketa antolatu du, Legazpiko enpresaburuaren alderdi hori ezagutzera emateko. Ostiralean inauguratuko dute Txillida Lantokian, eta urriaren 4ra arte egongo da ikusgai.

Goierri beheko pentsiodunek Lazkaon egin dute gaur asteleheneroko elkarretaratzea.

Beasaingo 457 erabiltzaile daude erregistratuta aplikazioan eta 657.000 kilometro partekatu dira 16.500 desplazamendutan.

Barrena Jauregiko Bertsolari Gelan elkartuko dira astelehenean, arratsaldeko 19:00etan.

Udal kiroldegiko zerbitzuen erabilerari dagokionez, ekainetik irailera bitarteko tarifetarako izango da aplikagarria.

3.000 euro banatuko du sarietan hobaridun erosketen bidez.

Larunbatean egin zen txapelketa Elgoibarko San Bartolome jaien baitan. Olaberriako Aizpea gaztandegiarentzat izan zen hirugarren saria.

Ekolurrako zuzendari Xabier Lejarzegik parte hartuko du bileran, mankomunitateak bere lurren ekoizpena ekologikoan ziurtatzeko hasierako prozedura irekitzea adostu baitu.









