
Antton Fernandez, Mikel Iturriotz eta Manex Mantxola bertsolariek osatu dute taldea, eta beraiekin batera aritu dira, Leire Akizu gai-jartzaile lanetan eta Jon Mendizabal epaile gisa.

Beasaingo Aittu eta Ordiziako Hitzaro euskara taldeek autobusa antolatu dute. Bi euskara elkarteko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute, gainerakoek, 10 euro.

AEK-k martxan jarritako Hamabigarren egunaren baitan antolatutako egitasmoa da. 65 mintzodromo egingo dira Euskal Herrian; Goierrikoa Ordizian izango da, 18:30ean.

Kilometroen ideia AEBetatik Goierrira ekarri zuen Josu Erguin beasaindarrari, eta garaiko ikastolako batzordekide eta irakasleei aitortza egin diete Lazkaoko Ikastolan, jaiaren 50. edizioaren atarian.

Josu Erguin Kilometroak egiteko ideia izan zuena, eta 1977ko Kilometroak antolatzaileak izango dira ekitaldia. Lazkaoko Kepa Zubiarrain alkatea, Beasaingo Leire Artola alkatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek ere parte hartuko dute.

Aurtengo kanpainako protagonistetako bat Seguran bizi den John Bryan Saenz Zambrano kolonbiarra da.

36. Beasain idazlehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin dute Igartzako jauregian. 2008 eta 2017 urte bitartean jaiotako ikasleek saritu dituzte, mailaz maila.

Martxoaren 27an Legazpiko kanporaketa irabazita sailkatu da finalerako. Herriartekoan parte hartu du Oriako Tramanak taldearekin. Gaur Azpeitiko Elikagunean da Eskolarteko finala.

GOIERRIKO HITZA eta 'Goiberri' argitaratzen dituen komunikazio enpresari urtero ematen dion diru laguntza kontratu bidez lotu dute. Goizean sinatu dute dokumentua bi aldeetako ordezkariek, Legazpiko udaletxean.

Goierrin, Beasainen eta Ordizian eskainiko ditu AEK-k saioak, bihar. Maiatzean berriz, euskara praktikatzeko mintzodromoak antolatuko dituzte.

Aurten ere, Idiazabalen egingo dute bost urtetik behin egiten de euskararen erabilerari buruzko kale neurketa. Boluntario bezala aritzeko deialdia luzatu die udalak herritar guztiei.

Juan Martin Tolosa eta Rosa Lasagabaster euskal herritarrak izan ziren mendi maratoiaren lehen irabazleak 2002an, azkenak Elhousine Elazzaoui marokoarra eta Sara Alonso donostiarra. Albiste barruan garaipen zerrenda osoa, irabazleen denborekin.

Maiatzaren 22a izango da izena emateko azken eguna. Ikastaroa ekainaren 3an hasiko da eta uztailaren 17ra arte luzatuko da.

Maiatzaren 13 eta 20an egingo dituzte tailerrak. Amelire ipuin kontaketa, bihar.

Eresti Oiarbide Murua elkarrizketatu dute. Bertsolari gazteentzako 54. Osinaldeko sariko bertsoaldi onenak ere emango dituzte.

24. Korrikak martxoaren 28an Arama, Itsasondo eta Legorreta artean egin zuen ibilbidearen zatia ikusgai albiste barruan.

24. Korrikak martxoaren 28an Ordizia egin zuen ibilbidearen zatia ikusgai albiste barruan.

24. Korrikak martxoaren 28an Beasainen egin zuen ibilbidearen zatia ikusgai albiste barruan.

24. Korrikak martxoaren 28an Olaberria eta Lazkao artean egin zuen ibilbidearen zatia ikusgai albiste barruan.

24. Korrikak martxoaren 28an Segura eta Idiazabal artean egin zuen ibilbidearen zatia ikusgai albiste barruan.


