Emunen deialdiari erantzunez hizkuntza ohiturak aztertu dituzte Beasaingo ikastetxeetako DBHko ikasleek. Euskararen erabilpena indartzeko espazioen beharra nabarmendu dute
AEK-Korrikaren lehiaketa horren helburua da salatzea euskal herritar guztiek ezin dutela euskara doan ikasi, baita egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak ikusaraztea ere. Aranburu ordiziarra izan da irabazlea.
'Basa mortu, arrotza abortu' lanagatik jaso du saria ordiziarrak. Lehen edizioa izan da eta 60 sorkuntza lan inguru jaso dituzte.
Publikoak ostiralera arte botoa emateko aukera du. Hamabostetik hamabik parte hartuko dute lehiaketan. Epaimahaiak hamaika aukeratuko ditu, eta hamabigarrena publikoak.
Soziolinguista legazpiarrak 'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?' hitzaldia egin du Segurako Danon Gelan. Euskara "minorizazio gorrian" dagoela nabarmendu du.
Aurtengo Korrikaren edizioan CAFeko Euskara eskolei "ikusgarritasuna" eman nahi izan diotela, eta "boikot ekintza" horren ondorioz haien lan guztia "ezerezean" gelditu dela nabarmendu du.
Aurrez erreserba egin beharko dute parte hartu nahi dutenek. 40 minutuko saioak dira. Itsasondon hilaren 26an izango da, Zaldibian 27an eta Legorretan 28an.
Idurre Eskisabel eta Edurne Azkaraterekin pote filosofikoa eginez ekingo dio bihar 40. urteurrena ospatzeko programazioari. Apirilaren 20an egun osoko festa batekin borobilduko dute lau hamarkadatako ibilia.
Oraindik ere 'Harro herri' lemapean egin den 23. Korrikaren ajea erabat pasatzeko dela, euskararen aldeko lasterketa herrikoiak eskualdean egindako zazpi orduko ibilbidea hamar bideotan jaso du GOIERRIKO HITZAk.
23. Korrikak Aramako Ibares errota gainetik Legorreta irteerako Eredu lantegiraino egin zuen ibilbide osoaren bideoa ikusgai albiste barruan.
Datorren igandean, maiatzaren 12an, Senperen (Lapurdi) egingo den Herri Urrats Iparraldeko Ikastolen aldeko jaira joateko autobusa antolatu nahian dabiltza Itsasondon.
Maiatzaren 31n izango da. Maiatzaren 23 arte eman daiteke izena.
Uztailaren 1etik 24ra egingo dira, Haur Hezkuntzako bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako laugarren mailara bitarteko herriko haurrei zuzenduta. Hilaren 19an amaituko da epea.
19:30ean, Herri Antzokian, zortzi film labur emango dituzte, Hitzaro euskara elkarteak antolatuta.
Astelehenean izango da, Igartza jauregian, 19:00etan.
Ikastaroen hasiera egunak uztailaren 1a, 15a, abuztuaren 5a, 19a, eta irailaren 2a eta 16a izango dira. Pentsio osoa edo bazkariarekin soilik har daiteke.
Larunbatean Balmaseda eta Muskiz ezagutzeko aukera izan zuten. Mintzalaguna programak giro lasaian euskaraz hitz egiteko gune bat eskaintzen die herritarrei. Udal Euskaltegiak eta udalak bultzatutako ekimena da.